IRAILAK 28 PIPAON-BERNEDO
Larunbata, urria 4th, 2008Ernioko egun jendetsuaren ordez, Kantabria Mendikatearen isiltasuna aukeratuz, dozena bat lagun abiatu ginen Arabako lurraldetara. Eguraldi zoragarria lagun genuela egun ederra pasa genuen benetan. Pipaondik abiatu eta Cruz del Castillo eta San Tirso tontorrak egin ondoren Bernedora heldu ginen. Sei bat orduko ibilaldia, pagadi paregabeak zeharkatuz eta Kantauri eta Mediterraneoko urak banatzen dituen gailurreritik zehar bista ikusgarriak aurrez aurre genituelarik.
Argazkiak lekuko.







