URRIAK 26 LIZARRAGA-IRANTZU MONASTERIOA
Osteguna, urria 9th, 2008Ederra eguna pasa deuna Urbasa aldean. Eguraldia ezin hobearekin , goizeko 9 aldera atera ginen 30 bat lagun Lizarraga gainetik eta hain eguraldi ona zegoen ze, programatik kanpo egon arren, San Adrian ermitara igotzea erabaki genuen, gero berriro geure bidera bueltatuz. Bista zoragarriak gailurretatik, gure Inesek Moncayo, Sierra Cantabria ,Midi d’Ossau eta Zelatun bera ere ezagutu zituen Dulantz gainetik.
Udazken tintarekin margotutako baso paregabe eta arabiar alfonbra berdeetatik pasa ondoren, Irantzuko Monasteriora heldu ginen, 24 bat kilometro ibili ondoren, zertxobait nekatuak baina egun ederra pasatako sentimenduarekin.











