AZAROAK 9. UHARTE-ETXEBERRI
Igandea, azaroa 2nd, 2008Apirilaren 20 utzi genuen Aralar Biraren GR20a berreskuratzen dugu; goiz bueltetara itzultzen gara hurrengo udaberrira arte. Uhartetik abiatu eta Etxeberrira joango gera.
13km. inguruko ibilbidea eta 400 metroko gainbehera.
Irteeraren ordua aldatu egin dugu, etxera goizago bueltatzeko, ordu erdi bat aurreratu dugu,beraz hemendik aurrera goiz buelta guztien irteera ordua 7 1/2tan izango da
Uharte Arakileko zubitik, 77 bat lagun abiatu gara , eguraldia lagun , hego haize ikuttu batekin, goiz eder bat pasatzeko asmoekin. Gero, bukaeran, batzutan gertatzen den bezela, ibilaldia, espero genuen bezain ederra ez dela izan . Lokatza asko bideetan eta ibilbide lauegia behar bada. Kexatzen ez diren bakarrak umeak dira; hauek pozik eta isildu gabe goiz guztian.
Taldetxo batek, abiatu eta gutxira, bide “ofiziala” utziz, Madalenaitz aldera jotzen du, Joakin “sastre” zenarekin zorren bat kitatu nahian edo. Beranduxeago helduko dira Etxeberriko helmugara.









