Archive for the ‘2008-11-23’ Category

AZAROAK 23 ETXEBERRI-IRIBAS

Ostirala, azaroa 28th, 2008

Urtarrilaren 13an hasi genuen Aralar Bira edo GR20. Iribasen, eta ia urte bete pasa eta gero bertan  eman diogu bukaera 7. etapa ondoren.

Ibilaldirako 40 lagunetik gora izena eman bagenuen ere, irteeran 28 lagun abiatu ginen. Eguraldi iragarkien eragina edo. Egia esan, goiz guztian zehar xiri-miria bizkar gainetik kendu ezinik ibili ginan. Zaparrada haundirik ez baina hezetasuna eta bustia bai.

Bidea ederra zen, 15 km inguru eta gehien bat basoan zehar, agian beste garai batean egiteko hobea, baina orduan ere eguraldia lagun beharko. Argazkirik ateratzeko paradarik ere ez genuen izan, eta bakarrak, Goldaratzko frontoian egin genituenak hamaiketako unean. Gero Inesek eskeini dizkigu beriak.  Bukaeran oparia izan genuen: hegazti bando bat geure buru gainean noraezean bueltaka eta gure Ines liluratuta, katalejoak hartu eta ezpatulak zirela esanez. Ez genion inork bestelakorik esan, izan ere hontan bera dugu maisu eta maistra ¡¡.

etxeberri-iribas-23112008.jpg

ines001.jpg

ines002.jpg

ines003.jpg

p1000054.jpg

p1000056.jpg

ines004.jpg

 ines005.jpg

ines006.jpg


Bad Behavior has blocked 13 access attempts in the last 7 days.