Itxas-Gaineko piraguistak Nafarroa aldean izan dira joandako asteburu honetan, eta bi garaipen handi lortu dituzte. Larunbatean Iruñean hartu zuten parte Alfredo Agirre memorialean, eta taldeka lehen postua lortu zuen Itxas-Gainek, 48 punturekin. Atzetik sailkatu ziren Iruñeako Piragüismo Pamplona eta Kayak Castro Urdiales. Hurrengo egunean, Ebro ibaian, Garesko estropada irabazi zute nagusitasun handiarekin (261 puntu), Castro Urdialesen eta Piragüismo Pamplonaren aurretik. Hurrengo estropada ekainaren 19an eta 20an jokatuko dute, Aranjuezen.
Horrez gain, gogoratu behar da asteburu honetan jokatuko dela Zumaia-Sakoneta-Zumaia proba, arratsaldeko 4:30etik aurrera. 40 bat piraguak hartuko dute parte eta arranpla paretik abiatuko dira. Itsasoko kayaken Gipuzkoako Txapelketa izango da .
Azken iruzkinak