Itxas-Gain Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun

Denboraldia ezin hobeto hasi da Itxas-Gainentzat, estropada bakarrean Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak bereganatu baititu. Duela bi asteburu Zumaian jokatzekoa zen Gipuzkoako Txapelketa bertan behera gelditu zen, eta federazioek eta klubek adostu zuten txapelketa hori Euskadikoarekin batera jokatzea Irunen. Joan den igandean izan zen estropada, eta, beste behin, Itxas-Gainek maila handia eman zuen talde bezala. Banaka lehen postua inork lortu ez zuen arren, postu on asko esskuratu ziren eta horri esker da Itxas-Gain 2010eko Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun. Itxas-Gaineko piraguistek 1.813 puntu eskuratu zituzten; bigarren Santiagotarrak sailkatu zen, 1.685 punturekin; eta hirugarren postuaDonostia Kayakentzat izan zen, 1.508 punturekin.

Postu batzuk aipatzekotan, gizonezkoetan, senior mailan Xabier Osa beteranoak hirugarren postua eskuratu zuen. Xabier Centeno, Mikel Solozabal eta David Julia juniorrak hirugarren, laugarren eta bosgarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Kadete mailan, berriz, Xabier Lopez hirugarren izan zen, Jon Zendoia bosgarren eta Mikel Uranga seigarren. Emakumezkoetan junior mailako Miren Lopetegi, Loredi Alzibar eta Amaia Olaizola bigarren, laugarren eta bosgarren izan ziren, hurrenez hurren. Laura Peña hirugarrena izan zen kadeen artean.

Zorionak denori!

0 Responses to “Itxas-Gain Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun”


  1. No Comments

Leave a Reply




Otsaila 2012
AstAstAstOstOstLarIga
  
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829  

Bad Behavior has blocked 5 access attempts in the last 7 days.