Duela 3 bat urte, Joanitoren 20 urte kantari
liburua atera genuenean, Bertso Eskolako ikurreko pertsonaia Johanes izenarekin
bataiatzea erabaki genuen. Zergatik?
Izen horren atzean Joanito dagoelako, eta
Joanito izan delako Zumaiako Bertso Eskolaren bihotz eta arima. 90eko
hamarkadaren hasieran Orrua izeneko aldizkari bat bazen Zumaian, Inpernupe
kultur elkarteak ateratakoa, eta Joanitok JOHANES PAGOPEAN atala idazten zuen,
garai hartako zutabe moduko bat; ondoko orriren batean, berriz, KANTUZ atalaren
ikur, hantxe zegoen Ander Hormazurik marraztutako pertsonaia. Irudia eta izena
berreskuratu nahi izan ditugu, beraz, eta horregatik gurea Johanesen txokoa
izango da, laburrago esanda: JOHANESENA.
urtarrila 27th, 2006 at 12:33
Ongi etorri Bertso eskolari ere. Gainera Bertso Eguna ospatuko den bezperan datorkigu blog hau.
otsaila 11th, 2006 at 4:50
nahiz eta hemengoek ez duten horko itzalik!
Txomin Agirreren “Garoa”ko Johanes artzaina ere badago pagope horren gerizan.