Otsailean jokatutako da Azpeitiko Erniarraitz Bertso eskolak antolatzen duen sariketako 3 kanporaketa eta finala eta tartean izango dira Zumaiako Bertso eskolako bi ordezkari, Unai eta Jokin Gijarro, hain zuzen. Bi sarrera eskuratu nahi dituzu?
Kanporaketa horietako bat Zumaian izango da, gainera, otsailaren 17an, eta hantxe abestuko dute Gijarro anaiek. Finala 24an jokatu dute Azpeitian, kanporaketa bakoitzeko irabazleek eta 3 puntuazio altuenak lortu dituztenek. Txapelketaz, partaideez eta egin beharreko lanez argibide gehiago albumeko karpeta berezian aurkituko duzu.
Otsailak 17, gaueko 10etan, Aita Mari zineman Aurkezle: Jon Maia

otsaila 9th, 2006 at 5:34
Animo Gijarrotarrei eta beste guztiei ere bai!
Ea Azpeitirako sailkatzen geran!!
otsaila 9th, 2006 at 6:05
Hau mutiko parea, zein baino zein hobea. Bistan da jatorria Oikian dutela.
Aitta ta ama pozik egongo dira eta amonak zer esanik ez.
Bejondeizuela!
otsaila 10th, 2006 at 8:51
Hori hori, baditugu bi ordezkari, poligonokuak gainera, ea saio itsuroso bat egiten duzuen. Zorte on biei
otsaila 15th, 2006 at 0:14
Egin dugu zozketa eta IBON AIZPURUA izango da Aita Mariko leihatilan bi sarrera bere izenean izango dituena. Eskerrik asko parte hartu duzuenoi eta ea Gijarrotarrei animatzeko taldetxoa elkartzen garen!!