mar 27
Dagoeneko lotuta dago apirilaren 21ean Aita Marin kantuan arituko den seikotea: Amaia Agirre, Ega
Dagoeneko lotuta dago apirilaren 21ean Aita Marin kantuan arituko den seikotea: Amaia Agirre, Ega
Bad Behavior has blocked 1 access attempts in the last 7 days.
martxoa 27th, 2006 at 5:26
Noiz entzun ahal izango dira amets eta sustrau zumaian?
apirila 4th, 2006 at 5:23
Aurrez badakigu 6 bertsolari hautatzeak beste asko baztertzea dakarrela eta zuk uste baino gauza gehiago hartzen ditugu kontuan: maila, probintzia (edo herria), estiloa, adina, genero ikuspegia…
Amets 2005ean 2 aldiz izan zen Zumaian, santelmoetan aurrena eta Gabonetan hurrena. Oker ez banago Sustrai 2004ko saioan izan zen azkena, baina lehenago ere abestu izan du Gabonetako poteoan.
Abuztuan balkoitik balkoirako saioan, agian… Ez litzateke bikote txarra, ezta?
apirila 18th, 2006 at 2:33
Oraintxe duzue aukera ostiraleko jaialdirako sarrerak debalde eskuratzeko, 2 lagunentzat bina sarrera zozketatuko ditugulako honako galderari zuzen erantzuten dioten artean: zein geratu zen bigarren postuan 2005ean jokatu zen Euskal Herriko bertsolari txapelketan? Bidali erantzuna johanes@euskalerria.org helbidera eta ostiral goizean esango dugu sarituak zein izan diren. Parte hartu eta zorte on!!
apirila 21st, 2006 at 6:42
Ez zaigu iruditzen galdera zailegia egin genuenik, baina Asier Etxanizek bakarrik erantzun zigunez (denok oporretan? sarrerak dagoeneko erosita??), beretzat bertso-saiorako 2 sarrera!! Beste bi ere bagenituen, baina Baleikeko bazkideen artean zozketatuko ditugu. Datorren urtean gehiago!!