ots 02
Zumaiako Bertso Eskolak antolatuta, aurten bi talde arituko dira igandean santa eskean kopla-kantari, batez ere Zumaia inguruko baserrietan.
Taldeetako batek azken urteetan ohiko bihurtu den buelta egingo du, Jon Maia koplari nagusi hartuta: Askizu aldean hasi, San Prudentzio aldean jarraitu eta Kanpaiaga aldean amaituko dute goizeko saioa; arratsaldean, berriz, Jadarretik gora abiatu eta Pikotera bitarteko baserrietan ibiliko dira; handik kalera jaitsi eta Erribera aldean egingo dituzte azken saioak.
Bigarren taldea, bestalde, Oikian ibiliko da hilaren 4an, goiz eta arratsalde, Baxakarte eta Unai Gijarro koplari dituztela.
otsaila 5th, 2007 at 13:44
eleante ibili gintuan oiki aldian
nausi ttuk Baxakarte ta Unai