Maiatzean hiru saio edo desafio jokatuko ditzute Zumaiako bertsolari gazteek, bi kanpoan eta bat herrian. Ostiral honetan Orion izango dute saioa, Salatxo tabernan, gaueko 10ak inguruan. Datorren ostiralean (hilak 11), berriz, Zumarragan izango dute saioa eta, bukatzeko, maiatzaren 25ean Zumaian abestuko du oriotarrekin batera.
Zumaiako Bertso eskola GR-12 bertso-bidean parte hartzen ari da, beste 11 eskolarekin batera. Herri arteko desafio modukoak antolatzen dira, multzoka, eta Zumaiako eskola Orio eta Zumarraga-Urretxukoarekin batera dago.
Lehenbiziko saioa martxoaren amaieran jokatu zen Zumarraga-Urretxukoen aurka, eta zumaiarrek justu antzean irabazi zuten, 13 eta 10. Kontuan izan behar da entzule bakoitzak boto bat emateko aukera duela eta entzuleek erabakiko dutela saioa zeinek irabazi duen.
Bihar Joxe Joakin Aizpurua eta Gijarro anaiek abestuko dute Orion eta aurrean izango dituzten bertsolariak eskarmentu handikoak dira: Xabier Sukia, I
maiatza 6th, 2007 at 23:23
Ostiralean Orioko Salatxo tabernan saio polita eta entretenitua eskaini zuten 6 bertsolariek. Aurkezten aritu zen Unai Manterolak ere (Orion apaiz dabilen zumaiarrak) bi bertso ere abestu zituen, Unai Gijarrori erantzuteko bat (oso egokia) eta azken agurrekoa bestea. Joxe Joakinek ere ederki zirikatu zituen oriotarrak, ijito eta lapur kontuekin lotuta.
Bukaeran, entzuleen esku egon zen epaia eta nabaritu zen oriotarren gehiengoa taberna hartan: oriotarren alde 36 boto eta zumaiarren alde 15.
Itzulerako saioa Talaia jatetxean jokatuko da, maiatzaren 25ean. Lehenago ostiral honetan bertan Zumarraga-Urretxuko taldearen aurka jokatu dute zumaiarrek.