Datorren astean hasiko Gipuzkoako txapelketa eta herriko 4 ordezkari izango ditugu lehian. Batetik, sailkapen fasean hasiko dira Unai Gijarro, Joxe Joakin Aizpurua eta Maialen Velarde; bestetik, final-laurdenetan hasiko da Jon Maia. Aupa Zumaia!
Unai Gijarrok berehala izango du saioa, Zaldibian abestuko duelako, irailaren 29an.
Joxe Joakin Aizpuruak hurbilago kantatuko du, Getarian, urriaren 6an; eta egun horretan bertan abestuko du, Ataunen, Maialen Velardek.
Jon Maiak azaroaren 4ra arte itxaron beharko du, orduan jokatuko baita Tolosan final-laurdenetako azken kanporaketa.
Beste bi zumaiar ere arituko dira lanean, baina beste era batera. Josu Garate epaile lanetan ibiliko da (Zumaiako txapelketan ere badu eskarmentua eta azken Lizardi sarian ere aritua da) eta Xabier Azkue, berriz, antolakuntza taldean arituko da, eskualdeko ordezkari.
Nabarmendu nahi dugu final-laurdenetako saio bat Zumaian izango dela. Urriaren 28an izango da, M
.jpg&mode=medium)