4 zumaiar Gipuzkoako bertsolari txapelketan Larunbatean Maialenen eta Joxe Joakinen txanda
ira 24

Ez zuen nahi bezala gozatu Unaik eta azkenbigarren sailkatu zen atzo Zaldibian jokatutako kanporaketan, 250 punturekin.

Hainbat zumaiar eta oikiar joan ziren atzo Unai animatzera, baina hark ezin izan zuen nahi bezalako saioarekin erantzun. Ale politak bota zituen tartean, baina bertsoak borobildu ezinda aritu zen beste batzuetan. Bere buruarekin gustura geratu ez den arren, maila txukuna erakutsi du Unaik, kontuan hartu behar baita 24 bertsolari aritu direla asteburu honetan, eta 14. puntuazio onena lortu duela Unaik.

Ea Maialenek (Ataunen) eta Joxe Joakinek (Getarian) kantuan gozatzeko aukera duten urriaren 6an.

written by johanesena

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 1 access attempts in the last 7 days.