UNAI GIJARRO BOSGARREN ZALDIBIAN MAIALEN HIRUGARREN ETA JOXE JOAKIN BOSGARREN
urr 03

Urriaren 6an jokatuko dira Gipuzkoako Txapelketako sailkapen faseko azken saioak. 4 tokitan izango dira saioak, ordu berean, eta horietatik bitan zumaiar bana izango dugu lanean: Joxe Joakin Aizpurua Getarian eta Maialen Velarde Ataunen.

Larunbatean arratsaldeko 6etan hasiko dira sailkapen faseko azken saioak; bakoitzean bertsolari bat zuzenean sailkatuko eta gainerakoek puntuazioaren arabera izango dute aukera aurrera egiteko.

Ataunen maila handiko lehiakideak izango ditu Maialenek, Mantxi zarauztarra eta Jokin Uranga azpeitiarra, baina saiatuko da saio txukun bat osatzen. Getariako saioan irekiago izango ditu kontuak Joxe Joakinek, bertsolari oso gazteak (tartean GR-12ko finaleko bi zarauztar) eta plaza gutxi egiten dituzten bi kide arituko direlako (Andoni Otamendi eta Bixente Gorostidi).

Animo biei ere, eta informazio gehiago nahi duenak jo dezala txapelketako web gunera.

written by johanesena

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 1 access attempts in the last 7 days.