Larunbatean Maialenen eta Joxe Joakinen txanda G puntua Zumaiara iritsi da
urr 08

Gure eskolako bertsolariek ezin izan dute aurrera egin eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketatik kanpo geratu dira. Hirurek ere, ordea, maila txukuna erakutsi dute eta puntuetan ez dira sailkatzetik hain urruti ibili.

Bertsolagun gogorrak eta zailduak zituen Maialen Ataunen, Jokin Uranga eta Mantxi, baina haien atzetik hirugarren sailkatzea lortu zuen, saio polita egin eta bakarka lan oso ona egin eta gero.

Joxe Joakin ere oso ondo aritu zen Getarian, ofizioka eta batez ere neurri txikian ateraldi eta arrazoi dotoreak agertu zituen. Hala ere, kartzelako lanetan behera egin zuen eta aurreko postuetatik urruti geratu zen, puntuetan lehenbizikoarekiko tarte txikia eduki arren.

Oro har, Unai, Maialen eta Joxe Joakin ondo aritu dira, eta ez dira sailkatzetik hain aparte geratu. Aurrera egiteko langa 260 puntu inguruan ibili da, baina Getariako saioko irabazleak, Bixente Gorostidik, 253,5 punturekin egin du aurrera, Maialenek baina puntu erdi gehiagorekin. Ez dira oso urruti ibili Unai (250) eta Joxe Joakin ere (243,5). Lehen fasean aritu diren 72 bertsolarietatik asko dira hortik beherako puntuazioa lortu dutenak.

Urriaren 20an hasiko da bigarren fasea, Azkoitian, eta saio horietako bat Zumaian jokatuko da, urriaren 28an, Maria eta Jose ikastetxean, honako bertsolariekin: Ekaitz Goikoetxea, Aitor Sarriegi, Jokin Uranga, Bixente Gorostidi, Joxe Luis Urdangarin eta Mantxi. Jon Maiak astebete geroago abestuko du, azaroaren 4an, Tolosan.

Argibide gehiago txapelketako web gunean.

written by johanesena

2 Responses to “MAIALEN HIRUGARREN ETA JOXE JOAKIN BOSGARREN”

  1. ZBE Says:

    Txapelketako web gunean Maialenen 3 bertsoak oso-osorik entzun daitezke, honako helbide honetan:
    http://www.gpuntua.com/index.php?option=com_musicbox&task=view&Itemid=332&catid=31&id=11

  2. ZBE Says:

    Getarian Joxe Joakinek egindako lan onaren erakusgarri bat txapleketako gune horretan daukazu. Agurra, zortziko handiko eta zortizko txikiko lanak entzuteko, egin klik helbide honetan: http://www.gpuntua.com/index.php?option=com_musicbox&task=view&Itemid=332&catid=31&id=10

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 1 access attempts in the last 7 days.