Iaz Zarauzko finaleraino iristea lortu eta gero, aurten ere zumaiarrak prest gara saio txukun batzuk egin eta herriko bertsozaleen egarria asetzeko. Aurtengoan 16 talde bildu dira GR ekimenean, eta 4 multzotan banatu dira; bakoitzetik talde bakarrak egingo du aurrera, eta Zumaiaren multzoan beste 3 talde hauek haude: O
Bertsozaleak ez dira haserre izango aurtengo eskaintzarekin! Lehenbiziko ostiralean urteroko saioa Aita Marin, biharamunean (hilaren 29an) bazkalondoan Jokin Uranga eta Xabier Silveira arituko dira, eta repetizioetako ostiralean Zumaiako X. bertsolari txapelketa jokatuko da Algorri sagardotegian.
Dagoeneko banatu ditugu 2007ko bertso lehiaketaren oinarriak. Aurtengo gaia berezi samarra da: Olagarroaren erroak Zumaian. Abenduaren 27a bitartean aurkez daitezke lanak, Foronda kultur etxean edota johanes@euskalerria.org helbidera bidalita.
Bertsolariak aritu ziren gogotik G puntuaren bila, baina esan genezake atzo Zumaian entzuleak orgasmora iristetik urruti samar geratu zirela. Saio epela gertatu zen, eta tristea ere izan zen Jokin Uranga eta Ekaitz Goikoetxea hain urduri eta ezinean ikustea. Sarriegi ibili den sendoen, eta ordainetan zuzeneko txartela eskuratu zuen. Mantxi zarauztarra ere fuerte ibili zen atzo.
Datorren igandean, hilak 28, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren faseko laugarren saioa jokatuko da Maria eta Jose ikastetxean. Lau sarrera ditugu zuetako bi laguni emateko.
Larunbatean jokatu zen GR-12 bertsobideko lehen finalaurrekoa, Lasarte-Orian. Zumaiarrak nagusitu ziren eta Zarauzko finalera sailkatzea lortu zuten.
Talaia jatetxean oriotarren aurrean nagusitzea lortu eta gero (32-25), multzoko buru amaitzea lortu zuten zumaiarrek. Orain, hurrengo lehia edo desafioa Lasarte-Orian izango dute, larunbat honetan, hilak 16, azpeitiarren aurka.
Bihar, ostirala, GR-12 bertsobideko kanporaketa jokatuko da Urretxuko Gaztelekuan. Iluntzeko 9etan afaria izango da lehenbizi eta ondoren saioa. Animatzen bazara, badago joateko aukera! Continue reading »

