aza 15

Txapelketa handietan egin ohi duen bezala, Zumaiako Bertso eskolak Gipuzkoako txapelketako finalerako txartel batzuk ekarri ditu, bertsozale zumaiarrei kontuak pixka bat errazteko.

Continue reading »

written by johanesena

aza 05

Maia txapelketako aurkezle

Jendetza inguratu zen atzo Tolosako Usabal kiroldegira. Kanpoan giro hotza, eta barruan ere nahiko epela, areto handi hartan ez zelako antzoki batzuetako berotasunik lortu. Mendiluze oso sendo eta bizkor ikusi genuen, zortziko txikian eta puntuari erantzuten batez ere. Jon Maia nahiko erregular aritu zen, eta arazorik gabe eskuratu zuen Jonek hurrengo faserako txartela.

Continue reading »

written by johanesena

urr 08

Gure eskolako bertsolariek ezin izan dute aurrera egin eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketatik kanpo geratu dira. Hirurek ere, ordea, maila txukuna erakutsi dute eta puntuetan ez dira sailkatzetik hain urruti ibili.

Continue reading »

written by johanesena

urr 03

Urriaren 6an jokatuko dira Gipuzkoako Txapelketako sailkapen faseko azken saioak. 4 tokitan izango dira saioak, ordu berean, eta horietatik bitan zumaiar bana izango dugu lanean: Joxe Joakin Aizpurua Getarian eta Maialen Velarde Ataunen.

Continue reading »

written by johanesena

ira 24

Ez zuen nahi bezala gozatu Unaik eta azkenbigarren sailkatu zen atzo Zaldibian jokatutako kanporaketan, 250 punturekin.

Continue reading »

written by johanesena

ira 14

Joxe Joakin balkoitik balkoira

Datorren astean hasiko Gipuzkoako txapelketa eta herriko 4 ordezkari izango ditugu lehian. Batetik, sailkapen fasean hasiko dira Unai Gijarro, Joxe Joakin Aizpurua eta Maialen Velarde; bestetik, final-laurdenetan hasiko da Jon Maia. Aupa Zumaia!

Continue reading »

written by johanesena

urt 27

Artikulu hau irakur baldin badezakezu, erregistratze-prozesua behar bezala egin dela eta blog-a erabiltzen has zaitezkeela adierazten du

written by johanesena

Bad Behavior has blocked 10 access attempts in the last 7 days.