Archive for ekaina, 2009

Konpostatu daitezkeen edalontziak

Beste urteetan bezala, aurtengo festan ere barra egongo da eta barra honetan sortzen den zabor kopurua ikusita, zerbait egin behar genuela pentsatu genuen. Hau dela eta, konpostatu daitezkeen edalontziak egiten dituen enpresa batekin harremanetan jarri gara eta Mater-Bi izeneko materialez egindako edalontziak erabili nahi ditugu larunbateko jaian. Edalontziak egiteko genetikoki eraldatu ez den artoaren almidoia erabiltzen da eta bioplastiko mota bat lortzen da.

Hasieran, Lapatxeko konpost egiteko planta berrian onartuko lituzketen edo ez kolokan zegoen baina, Udaletxearekin, Udal Elkartearekin eta Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioarekin harremanetan jarri ondoren, edalontziak onartuko dituztela egiaztatu digute. Gainera, materia organikoa biltzeko erabili ohi diren edukiontzi marroiak ere ekarriko dizkigute, hurrengo astean jasotzeko.

Aldaketa txikia baina interesgarria dela uste dugu eta denon parte hartzea beharrezkoa da. Ea emaitza zein den.


Add comment ekaina 9th, 2009

Kirol arduraduna

Zumaiako Herri Eskolako LUBAKI Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko kirol arduraduna behar du datorren ikasturterako.

Kurrikuluma ikastetxeko bulegoan (Aita-Mari, 44) entregatu edo lubakige@gmail.com helbidera ekainaren 17a baino lehen.


Add comment ekaina 9th, 2009


Calendar

ekaina 2009
A A A O O L I
« mai   mar »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

Posts by Month

Posts by Category