Sortzen-Ikasbatuaz elkartearen eskaera
Jangeletako egoera dela eta zenbait greba izango dira datozen astetan. Hau dela eta Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak idatzi bat prestatu du atxikimeduak jaso eta Hezkuntza Sailari bidaltzeko. Lubaki Guraso elkarteko kideok martxoaren 5ean egindako bileran proposamen hau ezatabaidatu genuen. Gure ustez, ez dagokigu guri elkarte moduan atxikimendua adieraztea. Zuzenagoa deritzogu nahi duenak bere atxikimendua eskaintzeko aukera izatea. Hori dela eta nahi izanez gero mezu honen bidez zuen atxikimendua bidaltzeko helbidea hauxe dela jakinarazi nahi dizuegu: orokorra@sortzen-ikasbatuaz.org
Eskaera honekin batera beraien ikuspuntua eta eskaera zein den ere argitzen duten zenbait idatzi helarazi dizkigute. Eta baita Hezkuntza Sailak beraien presentzia nabari dezan antolatutako mobilizazio batzuen berri ere eman digute. Esate baterako, martxoaren 11an Andia kaleko egoitzaren aurrean bazkaltzera joateko asmoa.
Add comment martxoa 8th, 2010