Musikountry

Camerata Cambrensis

Filed under: Iritziak — memezabal @ 13:29

Camerata CambrensisIgandea, abenduak 20. Asko komentatu den kontzertua: Camerata Cambrensis soka orkestra, Zumaiako konbentuan. Zuzendaria ateratzen da eta 40-50 urteko andre bat da, atzerritar itxurarekin, ingelesa edo. Kontzertuko lehenengo pieza hasten da, orkestra bakarrik. Oso doinu borobila, espresiboa eta konpaktua. Benetan traza ona hartzen du kontzertuak. Konbentuak bildu garen 60-70 pertsona gustura gaude: tokia dago lasai entzuteko eta musika ederra da. Eskuprograma irakurtzen det eta CJCT-k egindako sarrera mamitsu eta interesgarri bat dauka barruan, non kontzertuko oinarria azaltzen du. Datu interesgarriak eta azalpen musikolojikoak ematen ditu. Ikusten da oso ondo menperatzen duela gaia, bai.

Joan dira ateratzen bakarlariak. Lehenengo Carlos Casadó (CJCT) eta bere doinu guztiz menperatuta eta erabat borobila eta polita jo du lehenengo obra, Jacob Gordonena. Orkestrarekin ondo lotuta dago eta erritmoa eta harmonia oso ondo ateratzen dira, erraztasunez. Jarraian Marixi Sesma ateratzen da. Pieza erromantiko bat jotzen du, klarinetearen errejistro guztiak ikutzen ditu eta gainera esaldi luzeak eta espresiboak eskatzen ditu. Oso ondo betetzen du bere papela eta obra gustukoa gertatzen da. Hara, sorpresa! biolontxelo-joleari bi muxu ematen dizkio Marixik… beraz, berak idatzitako pieza zen. Bueno, bueno…

Atsedena pasa eta gero, argazki lehiaketaren saria eta gero (vaya… bandako neska bati tokatu zaio saria…. gero esango dute dena etxekoentzat geratzen dela.. baina merezi zuen) Marixi ateratzen da berriro eta Tartiniren Concertinoari ematen dio hasiera pianisimo interesgarri batekin. Pena izan da, baina anbulatzi batek ezin du bi kotxeen artean pasa eta erabaki du sirena joaz konponduko duela gauza. Klaro, jakina da, zarata aterata gauza gehienak konpontzen direla baita konponezinak ere.  Hau da gure kultura. Halako batean, anbulantziak bere bideari ekiten dio berriz eta segituan sirena itzali du…! Ene….! Marixik, hala ere, bukatzen du bere lana. Ondo koordinatuta dago orkestrarekin eta ondo borobildu du obra.

Azkenik Carlos berriro atera da eta klarineteko errepertorioko piezarik ederreenetako bat jotzera dator: Five Bagateles, Gerald Finzi-rena. Ondo hasi dira, baina badago desajuste bat edo beste, pena. Orkestra ez det oso ziur ikusten eta iruditzen zait momentu batzuetan tempoa ez dagoela ondo finkatuta. Pena. Hala ere, Carlos Casadó jaunak duen jotzeko era, sinistezina da. A ze kolore ederra….! Doinua armonikoz beterik dago eta izugarri ondo proiektatuta. Benetan jotzeko era erakargarria du. Esan leike, edozeinek entzungo balu, seguro gustatuko litzaiokela instrumentu eder hori.

 Kontzertu interesgarria izan da, desberdina. Eta ohituta gaudena baino finagoa. Kategoria.

1 Comment »

  1. Kontzertua zoragarria izan zen. Eta Marixi eta Carlos aspalditik ezagutzen ditugunontzat, oso hunkigarria ere bai.

    Anbulantziarena pena izan zen. Baina horrelakoak gertatzen jarraituko dute komentua musikarako (eta bestelako arte-adierazpideetarako) behar bezela egokitzen ez den bitartean. Barruko akustika, kanpokaldearekiko isolamendua, berogailua, estetika… badago zer egina.

    Zorionak blog honen sortzaileei, ideia bikaina!!!!

    Comment by Ibon — @ 6:56

RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Leave a comment

Theme pack from WPMUDEV by Incsub.

Bad Behavior has blocked 3 access attempts in the last 7 days.