Musikountry

Emakumearen eguneko kontzertua

Filed under: Sailkatugabeak — memezabal @ 8:55

Martxoak 7, igandea. Arratsaldeko 7ak. Urtero bezala, Udaleko Kultura Sailak Emakumearen Eguna ospatzeko beste zenbait ekitaldien artean, kontzertua antolatu du.

Kontzertura inguratu nintzen, ezer idazteko asmo haundirik gabe. Izan ere, konturatu naiz uste baino jende gehiagok irakurtzen duela nire blog pertsonala eta batzutan nire hitzak ez direla ondo ulertzen. Atzoko kontzertuko komentariorik idazteko asmorik ez nuen, eta azkeneko “ekaitza” eta gero nahiago nuen ixil-ixilik geratzea, bestela ere gaizki irakurri nahi denean, nahiko aitzaki izaten da edozer gauza izatea. Atzoko kontzertua, beraz, zer esanik ez. Etxekoak…

Ez da nire asmoa “barrer para casa” esaten dena.  Baina atzoko kontzertua ikusita eta entzunda, zaila da niretzat ezer ez esatea, nire buruketak ez adieraztea. Eta etxekoak ez goraipatzeko, ez dut aipatuko Marixiren pianisimo itzelak, proiekzioa edota horren ondo landutako aurkezpena bideo proiekzioa eta guzti. Ez dut ere aipatuko Amaiaren karakterra pianoan, azkeneko piezako sarrera izugarria edota gaitasuna estilo desberdinei izugarri ondo moldatzeko pianoa jotzen. Ez, ez da nire intentzioa.

Hitzegin dezagun bada, kanpotik etorritako sopranoari buruz. Zer nolako ahotsa! Horixe izan zen atzo komentariorik entzunena. Benetan izugarria izan zen atzo entzundako sopranoa. Potentea, teknikoki oso ona, beti afinatua, ahotsa ondo kolokatuta, errejistro aldaketen arrastorik ez, estilo desberdinak jorratuz eta beti ondo kokatua. Ez da asko jakin behar atzokoa oso ona izan zela jakiteko. Publikoa ere, pozik zegoen. Txaloetan igertzen zen eta aurpegietan ere.

Errepertorioa zaindua eta fina izan zen. Maila haundikoa. Eskertu behar da, Zumaian eskeintzen diren kontzertu hauek. Kultur mailan nahiko ondo kokatuta dago herri hau beste askorekin konparatuta. Hori aprobetxatu egin behar da eta aurrera, beti aurrera begiratu.

 Enfin, atzokoa asko gustatu zitzaidan. Eskerrik asko urtero kontzertu interesgarriak, bariatuak, eta aberasgarriak  eskeintzeagatik. Portzierto, atzo horrenbeste gustatu zitzaigun sopranoa, musika eskolako irakaslea da. Bai, bai. Biolineko irakaslea eta orain, zorionez, kantua ere irakasten du. Ikasi beharko dugu etxekoa baloratzen. Hori da lehenengo pausoa. Eta gero kanpokoa.

Iruditzen zait nahiko justua geratu zaidala komentario hau. Nahiko ondo enteratu nintzen kontzertuaz, ezta baietz? Eta hori ordenagailuekin ibili nintzela irudiak zaintzen. Izan ere, bi gauza batera egiteko gai banaiz… edo hori uste dut, behintzat.

1 Comment »

  1. Ni ere ez naiz hasiko “etxekoak” ze ondo aritu ziren azpimarratzen. Detailetxo bat bakarrik: musika gustuko izan baina inoiz ere musika munduan aritu ez den batek esana: “ze kontzertu politta!” Horrekin, balekoa.

    Beste kontutxo batez jarduteko aprobetxatuko dut. Atentzioa deitu zidan kontzertuan jende dexente egoteak. Aspaldian Konbentuan egin diren kontzertu ia denetan izan naiz: jazz-a entzun dut bertan, era askotako ganbera taldeak ere bai, abeslariak, sokazko orkestrak… eta ez dago oso jakintsua izan beharrik jende kopuru handiena “tradizioa sortu” duten kontzertuetan egoten dela konturatzeko. Emakumearen Eguneko Kontzertua ohitura bihurtu dute Marixik, Amaiak eta konpainiak, eta herriko musikazale asko zain egoten dira (”ea aurten zer daukagun” pentsatzen edo). Eta horrela errazagoa da giro polita sortzea.
    Baino beste alde batetik, egon dira beste sekulako kontzertu batzuk, punta-puntakoak, eta konbentuan jende gutxi xamar. Eguraldia eta horrelako beste faktore kontrolagaitz batzuk aparte lagata, uste dut oraindik badaukagula non edo zertan eragina. “Dugu” esaten dut, emanaldi batean baino gehiagotan tokatu zaidalako sustatzaile-lanetan jardutea, beste askorekin batera.

    Zumaiako musikarako zaletasunean eragiteko “sekretua”, edo sekretuaren parte bat behintzat, nire ustez, “ohiturarena” edo “tradizioarena” da. Jendeari kontzertuetara joateko ohitura sortu behar zaio. Kontzertuak, edo emanaldi batzuk, izen eta guzti jarrita, tradizio bihurtu behar dira. Estilo guztietakoak, baina sarritasun batekin antolatu. Herriko kulturaren parte bihurtu daitezela.
    Herrian bertan musika zuzenean entzuteko masa kritiko handi xamar bat sortzea bide ona litzateke, eta gero masa horretik, bakoitzak aukera ditzala bere estiloak, artistak eta dena delakoak. Adibide on bat Emakumearen Eguneko Kontzertua litzateke. Zumaiarrok badakigu emanaldi horretan gustura egongo garela.
    Sekretuaren beste parte bat, ziurrenik: konbentua egokitzea. Zenbat eta erosoago jarri, orduan eta gusturago jendea. Bai musika egiten, eta baita entzuten ere.

    Comment by Ibon — @ 11:50

RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Leave a comment

CAPTCHA Image CAPTCHA Audio
Refresh Image

Theme pack from WPMUDEV by Incsub.

Bad Behavior has blocked 2 access attempts in the last 7 days.