ZUMB & Ermuako Musika Bandako udaberri kontzertua
Martxoak 13, larunbata. Arratsaldeko 7retan, Zumaiako komentuan bandako kontzertua…! Nork esango zigun orain dela denboratxo bat horren sakratu eta sekretu zen leku honetan sartuko ginela horren lasai, bandako kontzertua, tanborradako ensaioa, etabar. antolatzen direlako…
Zumaiako udal musika banda beti saiatzen da gauza berriak egiten, bide desberdinak jorratzen eta publikoari sorpresak ematen. Eta gehienetan lortzen dute. Azkeneko erabakia horren adibide garbia da: zuzendari desberdinak aldatzen joatea, pertsona desberdinak probatzea. Hasiera batean horren ideia ona iruditu ez bazitzaidan ere, personalki esanda, orain berriz ideia aldatzen ari naiz. Beharbada aberasgarri izan liteke taldearentzat pertsona desberdinak, estilo eta ideia desberdinak izatea. Denborak esango digu.
Atzoko kontzertua “erritmikoa eta martxosoa” izan zen zuzendariaren esanetan. Beti ere, horrelako errepertorioa efektista izaten da. Nire gustorako bariatuagoak gustatzen zaizkit kontzertuak, baina ulertzen dut Julenek atzo azaldu zuena: gazte jendearentzat egokia eta gustukoa izaten dira horrelako piezak jotzea eta zuzendariaren lana ez da publikoarengan pentsatzea mugatzen baizik eta taldeak behar duena aztertzea. Beraz, alde horretatik asmatu zuela esango nuke atzoko egitarauarekin.
Asko gustatu zitzaidan Ennio Morriconeren Il Triello. Pieza berria eta desberdin punttu batekin. Oso xuabe hasten diren horietakoa (oso ondo flauten hasiera grabe hori!) Tartean bakarlarien soloak: klarinetea, saxo baritonoa (bikaina!!), besteak beste. Pieza hau oso ondo egon zen eta nire gustukoa izan zen.
Beste pieza batzuk entzunagoak dira ZUMBen eskutik: Combo Concertino, Santana, edo Lion King. Hala ere, interpretazioa maila altua izan zen orokorrean. Entzuten ari nintzen bitartean, zera pentsatzen ari nintzen: oraintxe esaten badidate, begiak itxita, Alicanteko Banda edo Soriako Banda jotzen ari dela nire aurrean, pentsatuko nuke “joño! ondo sonatzen du ba!” Kontzertu osoan oso ondo jo zuten gure bandakideok. Tinbre eta dinamika aldetik, zuzen. Perkusioa aberatsa izan zen, oso tinbre desberdinak entzun ahal izan zirelarik. Ermuatik etorritako tronpeta-joleak lan bikaina egin zuen, jo ta su. Entzun behar zen Santanako azken zatiko bateriako soloak!! Ari nintzen pentsatzen “baina mutil honek nondik ateratzen ditu horrenbeste golpe? Hori dek hori maestria!” (Zorionak Jon!!)
Oro har esan daiteke banda oso ordenatua egon zela. Horren xinple esanda, baina horren zaila lortzeko. Tuba eta bonbardinoa ere bakar-bakarrik egon ziren, baina inoren beharrik ez dute behar hauek..! Julenen zuzendaritza lasaia izan zen, baina emaitzaren arabera oso ona eta efektiboa izan da bere lana denbora honetan bandarekin ensaiatzen eta erreperotorioa montatzen.
Ermuako bandakideak ikusteak poza ematen du. Denak gazteak! Hori da hori, gaur egungo bandako zentzu berria. Pertsona askori (edo gehieneri hobeki esanda) gustatzen zaio musika entzutea. Baina beste sensibilidade bat behar da, beste urrats bat eman behar, musika egiteko beharra edukitzeko. Gazte hauek badute. Eta ZUMBeko lagunak, ere bai.
Laburbilduz, polita izan zen atzoko kontzertua. Adin guztietako pertsonak publikoan… oso ondo! Segi horrela. Nire iritziz bide zuzen-zuzenetik ari zarete.
Beharbada, iritzi hau borobila eta positiboegia geratu zait. Ay, ay,ay! Zer egingo dugu, ba? Musika gustatzen zait eta banda gustatzen zait… eta horrelakoetan disfrutatu egiten dut.
Horrelaxe ba! Hurrengora arte.