Musikountry

Aurkeztuko gara…

Filed under: Sailkatugabeak — memezabal @ 1:02

Kaixo Musikountryzaleok!!

Buzoi honen ibilbidea hasteko, lehenik eta behin, aurkezpena egin behar da. Musikountry-k, zumaian batez ere eta zumaiatik gertu gertatzen diren musika mugimenduak, emanaldiak, kontzertuak… gunea nahi du izan. Oso modu pertsonalean. Oso tono serioan… batzutan ere. Beste batzutan ironiak, umoreak bere lekutxoa edukiko du.

Azken finean, webzaleon iritziak, musikazaleon kritikak jasotzeko sortua da.

Gure herri honetan musikak parte-hartze inportantea du. Zumaia bezalako herri batek, izanak izan, asko lantzen du musika, kalean edota auditorioan (???) Eta kontzertu eta emanaldi horietako askok oso interesgarriak suertatzen dira. Beste batzuk berriz…. ez hainbeste.

Horiek guztiak ez ditugu aztertuko Musikountry gune honetan. Baina horietako dexente bai. Eta kritika onak eta txarrak egiteko asmoa du. Batere beldurrik gabe. Azken finean, Zumaiko kontzertuetan kritiko-musikalik ez da egoten, hurrengo egunean prentsan irakurri ahal izateko, Donostian gertatzen den bezala.

Beraz guk egingo dugu lantxo hori, oso modu pertsonalean, hori bai.

Gonbitea luzatuta dago. Zatoz gurekin musika ezagutzera eta ondo-ondo entzutera!

No Comments »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Leave a comment

CAPTCHA Image CAPTCHA Audio
Refresh Image

Theme pack from WPMUDEV by Incsub.

Bad Behavior has blocked 2 access attempts in the last 7 days.