Begiak zabaldu zituenean mamuak han jarraitzen zuen.
Geldirik.
Gelaren iluntasuna erabatekoa izan arren garbi ikus zezakeen. Bere aurrean zegoen, geldi. Gorputz gardena argi leun batez inguratuta zuen, fosforeszentzia baten modukoa. Ingurua betetzen zuen argi leuna.
Mamua, zutik zegoen, airean flotatuz bezala, begira.
Berari begira.
Ohe barrutik, manten babesean, gorputzeko izua gainditu eta begirada itzultzera ausartu zen. Bera zen, ez zuen […]
Archive > apirila 2009
Mamua
Ahoa zabaldu
—Ahoa zabaldu! —agindu dit dentistak gupidarik gabe bere maskararen atzetik. Begirada maltzurra da berea, maskararen babesetik aurrean etzanda duen biktimari zuzentzen dion begirada lizuna. Badakit maskararen azpian irribarrez ari dela, disfrutatzeko prest dagoenaren irribarre zitalaz.
“Santelmo ondorena da”, pentsatu dut ikaratuta, “erruki zaitez pixka bat!”
—Ahoa zabaldu! —errepikatu du berak inolako gupida erakutsi gabe eta, oraingoan, kasu […]
Urdina beltz
Bere kolorea beltza zen.
Beltzak ziren bere zapatak, kamisetak, galtzak… beltzak zituen txaketak eta baita galtzontziloak ere. Beltza zuen gustuko eta beltz kolorekoa zen janzten zuen guztia.
Zergatik jantziko zen orain urdinez?
Lagunek adarra jotzen zioten:
—Ez haiz Santelmotan beltzez jantzita aterako! —esaten zioten barrez eta, berak, ez zuen erantzuten, haiek arrazoi zutela bazekielako.
Amak mahoizko arropa berriak (urdin-urdinak) erosi […]
Erronka
Erronka jo diot nire buruari:
—Ezetz ipuin laburrez osatutako bloga abiatu!
Pentsakor gelditu naiz, nire buruarekin haserre: “Posible al da horrelako erronka jotzea?”.
Ez dakit zer erantzun. Ez dakit erronkari aurre egiteko gai naizen, ipuin laburrak astero, hamabostero asmatu eta idatzi beharra: formatu txikian, Interneten, pantailan irakurtzeko modukoak…
Egin dezaket? Auskalo! Baina erronkak maite ditut.
—Baietz egin! —erantzun diot oldarkor […]
