Archive > ekaina 2009

Beltza gorri

Joder! Eta orain Sanpedroak!
Lagunak egunak zeramatzaten barrez, oraingoan nola moldatuko zen ikusi zain.
—Zer? —galdetzen zioten barre artean—. Txinotara joango al haiz berriz tindagai bila?
Berak muzin egiten zien baina, ez zuen irtenbide errazik ikusten. Bere janzkeraren beltza mantendu nahi zuen, ez zuen bere nortasuna hautsi nahi baina, aldi berean, Sanpedrotan gorriz janzten ziren koadrilak. Festa batzuk […]

Continue reading

Ura

Marinela itsasontziaren brankatik begira zegoen, desesperatuta.
Metro gutxi batzuk baino ez ziren falta portura iristeko. Arrantza-ontziaren kareletik lehorreko giroa suma zezakeen, tabernak usaindu, itsasoan igarotako egun luzetan amestutako lurra sentitu,… baina, ezin iritsi.
Patroia gerturatu zitzaion.
—Animo! —esan zion esku bat sorbalda gainean jarriz—. Ordu pare bat baino ez dituk falta itsasgora iristeko!
—Hain gertu eta hain urruti —erantzun […]

Continue reading

Printzea eta printzesa

Printzesa igelari begira gelditu zen.
—Ez nazazu hil! —erregutu zion igelak printzesak eskutan zuen makilaren beldur.
—Hizketan dakizu! —harritu zen printzesa.
—Bai —erantzun zion igelak—. Ez bainaiz igel arrunta! Printzea naiz, eta duela urte asko sorgin batek sorgindu eta igel bihurtu ninduen.
—A bai? —galdetu zuen printzesak hasperen batekin—. Ez da oso istorio originala, ez duzu uste?
—Benetan ari naiz! […]

Continue reading

Apaiza eta harakina

Ura aurpegira bota diotenean esnatu da.
Kolpera.
Apaizak, inguruan begiratu du, zorabiatuta. Soto ilun batean dago, aulki zahar bati lotuta eta ahoa estalita dauka. Ezin da mugitu, ezta hitzik egin ere. Eserita dagoen tokitik ez du askorik ikusten. Sotoaren iluntasuna erabatekoa da, bere aurrean dagoen argi txiki bat izan ezik. Apaiza dar-dar batean hasi da, beldurtuta.
—Esnatu zara […]

Continue reading

Euria maite zuen gizona

Euria maite zuen gizonak ezin zuen leihotik kanpora begiratu.
Gorputza bihurritu egiten zitzaion.
Udazken, negu eta udaberria bikainak izan ziren beretzat: ximelak, euritsuak, hezeak, ilunak… zoragarriak! Baina bat-batean, dena amaitu zen. Leihoa zabaldu eta, eguzkiak betetzen zuen guztia.
Euria maite zuen gizonak ezin zuen eguzkia ikusi.
Bihotza bihurritu egiten zitzaion.
Eta bere etxean bizi ziren lagunez errukitzen zen. Etxea betetzen […]

Continue reading