Euria maite zuen gizonak ezin zuen leihotik kanpora begiratu.
Gorputza bihurritu egiten zitzaion.
Udazken, negu eta udaberria bikainak izan ziren beretzat: ximelak, euritsuak, hezeak, ilunak⦠zoragarriak! Baina bat-batean, dena amaitu zen. Leihoa zabaldu eta, eguzkiak betetzen zuen guztia.
Euria maite zuen gizonak ezin zuen eguzkia ikusi.
Bihotza bihurritu egiten zitzaion.
Eta bere etxean bizi ziren lagunez errukitzen zen. Etxea betetzen zuten barraskiloen bihotza, berea bezain triste sentitzen zuen eta, euria noiz itzuliko zen amesten zuen.
Euria maite zuen gizonak ezin zuen zeru urdina ikusi.
Barrenak bihurritzen zitzaizkion.
Horrelako larrialdi unetarako prestatuta zituen neurriak jarri zituen martxan: sukaldean gordetzen zuen mangera balkoira eraman eta han, ureztatze sistemara lotu zuen. Martxan jarri orduko etxean sartu zen, eguzkitik ihesi, eta leihotik begiratu zuen: mangerak zabaltzen zuen urak euriaren edertasuna irudikatzen zuen bere leiho aurrean.
Euria maite zuen gizonak leihotik kanpora begiratu eta irribarre egin zuen.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Ez dago iruzkinik hemen: "Euria maite zuen gizona"