Ura aurpegira bota diotenean esnatu da.
Kolpera.
Apaizak, inguruan begiratu du, zorabiatuta. Soto ilun batean dago, aulki zahar bati lotuta eta ahoa estalita dauka. Ezin da mugitu, ezta hitzik egin ere. Eserita dagoen tokitik ez du askorik ikusten. Sotoaren iluntasuna erabatekoa da, bere aurrean dagoen argi txiki bat izan ezik. Apaiza dar-dar batean hasi da, beldurtuta.
—Esnatu zara halako batean! —esan dio ahots zakar batek, eta pixkat lehenago ezagutu duen harakina bere ikus-eremuan sartu da—. Ez zara nitaz oroitzen? —galdetu dio apaizari eta honek harriduraz begiratu du, aho estaliarekin erantzun ezinda.
—Gaur esan didate apaiz berria genuela auzoan —jarraitu du harakinak, aurrean eserita duen apaiza mespretxuz begiratuz—, eta nik, apaizak gorroto ditudala erantzun dut, apaizek zuzendutako umezurtz-etxe batean hazi nintzen-eta. Hara non sartu den handik pixkatera apaiz berria nire harategian, bere artaldea ezagutzera. Nire eskola zaharreko zuzendaria. —eta harakinak barre egin du hitz horien gogoan.
Apaizak kolpera ikusi du argia. John txikia da aurrean duen gizon mardula, bere John txikia. Begiak zabaldu ditu, ikaratuta!
—Ah! Oroitzen zara orduan! —poztu da harakina apaizaren keinua ikusita—. Zurekin garai zaharrak gogora ekarri nahi ditut nik orain —azaldu dio soinean dituen arropak eranzten dituen bitartean—. Ez izan beldurrik, esaten zenigun, kendu arropak. Ez zara oroitzen?
Apaiza, ikaratuta dago, ordea. Aulki hartan lotuta aurrean biluzik agertzen zaion gizonari begira, izututa.
—Zure sotana altxatzeko esaten zenigun. Ez zara oroitzen?
Eta harakinak, biluzik, apaizaren sotana altxa eta azpiko arropak kendu dizkio, haren haragi ximelak agerian utziz.
—Zakila gozo hartzeko esaten zenigun. Ez zara oroitzen?
Eta harakinak, apaizaren zakil tristea bere esku lakarrez hartu du, apaizaren ikararako.
—Ez dizue minik egingo, esaten zenigun. Ez zara oroitzen?
Eta harakinak haragia txikitzeko makina jarri du martxan.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

2009/06/17 - 0:55 Permalink
Orainarte uste nian, harakinek apaizak gorrotatzeko arrazoi nagusia bijiliarena zela. Ezagutzen al dek elizara joaten den harakinik?
2009/07/20 - 10:53 Permalink
aDAGIO ZAHARRA INSTANTIAN GOGORATU JUAT:
Si vas a los escolapios
y ves al padre José
echate la mano al culo
y arrimate a la pared.
Superstiziñuak zulora! Ofizialak bebai.