Ura

Marinela itsasontziaren brankatik begira zegoen, desesperatuta.
Metro gutxi batzuk baino ez ziren falta portura iristeko. Arrantza-ontziaren kareletik lehorreko giroa suma zezakeen, tabernak usaindu, itsasoan igarotako egun luzetan amestutako lurra sentitu,… baina, ezin iritsi.
Patroia gerturatu zitzaion.
—Animo! —esan zion esku bat sorbalda gainean jarriz—. Ordu pare bat baino ez dituk falta itsasgora iristeko!
—Hain gertu eta hain urruti —erantzun zion marinelak atsekabetuta.
—Nahi al dek trago bat? —galdetu zion patroiak eskutan zuen ur-botila eskainiz.
Marinelak haserre begiratu zion, adarra jotzen ari ote zitzaionaren zalantzan. Hainbeste egun itsasoan pasa ondoren ontziaren sotoak hegaluzez beteta itzuli ziren baina, ardo-kupelak hutsik.
—Ura balego, ardoa edango —bota zion marinelak patroiari honek eskainitako ur-botila hartuz—. Baina urik ez dagoenez, ura edan behar.
Marinelak botilari trago luze bat eman zion, itsasgora iristean edango zuen ardoarekin amets eginez.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Trackback URL

Ez dago iruzkinik hemen: "Ura"

Aupa! Utzi zure iruzkina:

BAIMENDUTAKO XHTML ETIKETAK:

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Iruzkinetara harpidetu