Boligrafoak oporrak eskatu dizkit.
—Oporrak? —harritu naiz—. Zer egingo duzu baina oporretan?
—Kostara joango naiz —erantzun dit boligrafoak lotsagabe—. Atsedena behar dut, hilabeteak daramatzat zure mikroipuinak idazten! Tinta lehortzen hasi zait hemen.
—Kostan bizi gara, ordea —gogoratu diot boligrafoari.
—Bai, baina hau udan frantsesez beteta dago —esan dit tinta astinduz—. Giroa aldatzeko gogoa daukat. Landetara joango naiz.
Barre egin diot […]
Archive > uztaila 2009
Oporrak
Nunca mais
21:00 PM – Koadrilakin afaria. Atuna parrillan eta sagardo piloa. Postrerako musa (ez moussea) eta kubarona.
02:30 AM – Musarekin zerbeza ugari joan dira. Amaituta denei agur, baina ezin: “Nola joango haiz ba? Azken zerbeza, tira!”. Ezin ezetz esan.
05:30 AM – Azken zerbezarena hamar aldiz egin ondoren etxera. Dutxa eta ohea. Globoa jaistera. Pufff!
08:00 AM – […]
iFaxion
Mutila faxion sentitzen zen.
Azken modan egotea zuen gogoko, puntako teknologia erabiltzea eta, bereziki, diseinu nabarmenekin bereiztea.
Autobus geltokian zain, inguruan zituen lagunei erreparatu zien. Mutil gazte bat zuen ondoan, aulkian eserita mp3 arrunt batekin musika entzunez. Haren alboan agure bat zegoen, burua estaltzen zion txapelaren azpitik trafikoari begira.
—Traste horrekin baino, hobeto iPod batekin, motel! —egin zion […]
Zozketa!
Donostian gaur aurkeztu dugu “Hortza galdu du Jonek” liburua. Ale bat daukat oparitzeko eta blog honetako erabiltzaileen artean zozketatzea pentsatu det. Zozketan parte hartzeko datorren osteguna baino lehen hemen erantzun bat uztea baino ez duzu. Zorte on!
Gupidarik gabe
Olagarroa azkar mugitu da, gupidarik gabe aurrean duen arraina erasoz.
Bere erroekin inguratu du arrainaren gorputza, gupidarik gabe estutuz, haragia hautsiz, jaten hasteko prest. Arrain zatiak mokora sartzen hasi denean sentitu du eztenkada, buruaren atzealdean min zorrotza eta, gertatzen denaz jabetu aurretik uretatik ateratzen dutela nabaritu du.
Arrantzaleak gupidarik gabe sartu dio kakoa olagarroari eta, eskutan hartuta […]
Hortza galdu du Jonek
Ostegun honetan Donostiako Liburu Azokaren ekitaldien baitan “Hortza galdu du Jonek” ipuina aurkeztuko dugu. Testua nik idatzitakoa da eta marrazkiak (bikainak oraingoan ere) Ander Hormazurik egin ditu. Argitalpenaz Aizkorri argitaletxea arduratu da. Bost urtetik gorako haurrentzako ipuina da eta honakoa da sinopsia:
Hortza galdu du Jonek. Erori eta galdu egin zaio. Pozik jarri da, halako […]
