Gupidarik gabe

Olagarroa azkar mugitu da, gupidarik gabe aurrean duen arraina erasoz.
Bere erroekin inguratu du arrainaren gorputza, gupidarik gabe estutuz, haragia hautsiz, jaten hasteko prest. Arrain zatiak mokora sartzen hasi denean sentitu du eztenkada, buruaren atzealdean min zorrotza eta, gertatzen denaz jabetu aurretik uretatik ateratzen dutela nabaritu du.
Arrantzaleak gupidarik gabe sartu dio kakoa olagarroari eta, eskutan hartuta behin eta berriz kolpatu du haitzaren kontra, inolako gupidarik gabe. Olagarroa gehiago mugitzen ez dela ikusi duenean berriz hartu du eskutan eta buruari buelta emanda tripak kendu dizkio, gupidarik gabe. Ez da ale handia, kilo erdi eskas izango du, egun hartan harrapatu dituen guztien antzera. Handiak ez badaude txikiak hartu behar!
Goizeko arrantza saioa amaitutzat emanda hondartzarantz abiatu da, lehortu eta arropak aldatzera. Han ikusi du, berari begira, arropak utzi dituen tokian bere zain.
—Badakizu inguru hau biotopo babestua dela —esan dio guardak olagarro txikiz betetako poltsa begiztatuz—. 300-400 euro arteko isuna jarri behar dizut.
Arrantzaleari aurpegia aldatu zaio eta, aitzakia egoki baten faltan pena aurpegia jarrita erantzun dio guardari:
—Ez al duzu gupidarik?

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Trackback URL

Ez dago iruzkinik hemen: "Gupidarik gabe"

Aupa! Utzi zure iruzkina:

BAIMENDUTAKO XHTML ETIKETAK:

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Iruzkinetara harpidetu