Archive > iraila 2009

Txoria

Gizonak txoria izutu zuen bidea igarotzean. Txori txikia beldurtuta, hegoak zabaldu eta bide ondoko zuhaitz batera igo zen, airean azkar mugituz.
Adarraren babesetik gizonaren mugimenduak jarraitu zituen, adi. Bidearen erdian gelditzen ikusi zuen, euripean makurtu eta berak begiz jota zeukan barraskiloa lurretik jaso eta plastikozko poltsa batean sartzen.
Txio egin zion txoriak, haserre, baina alperrik.
Gizonak aurrera jarraitu […]

Continue reading

Txapela

Asko probatu zituen arren ez zuen gustukorik topatu.
Batzuk beroa ematen zioten, besteek hazkura. Buruko ile apurrak izerditzen zitzaizkion, aldrebesten, eta gustuko txapelik ez zuen inon aurkitzen. Telazkoak eta felpazkoak, lastozkoak eta baita amerikanoek ibiltzen zituzten moduko biserak ere probatu zituen baina, gustukorik ez.
Nazkatuta, aldaketarako garaiak atzean utziak zituela erabaki eta aurrera egitea erabaki zuen. Armairura […]

Continue reading

Trinitatea

Semea jaio zenean zuhaitz bat oparitu zioten. Zuhaitza baino, kimua zen, lorontzi batean landatutako arte txiki baten kimua.
—Pertsona osoa izateko, seme-alabaren bat izan, zuhaitza landatu eta liburu bat idatzi behar da —azaldu zioten oparia ematean. Hitzez hitz hartu zuen berak esandakoa eta, zuhaitza eta semea bazituenez liburua idaztea erabaki zuen.
Zuhaitza lorontzian eta semea bere amarekin […]

Continue reading

Barraskiloa eta barea

Barea bidearen erdian zegoen, lasai, gorputza umeltzen zion euriaz gozatzen. Poliki, bide-ertzeko belarretatik atereaz barraskilo bat inguratu zitzaion.
—Zer? Bustitzen? —galdetu zion barraskiloak bareari—. Etxerik ez dualako duk hori! —bota zion lotsagabe.
Bareak ez zion jaramonik egin eta, han jarraitu zuen, arratseko euriaz gozatzen.
—Gure etxe honek baditu abantailak —jarraitu zuen barraskilo handikiak—: euriarekin babesa ematen digu, hotzarekin […]

Continue reading