Archive > urria 2009

Banpiroa

Banpiroa kalez-kale zebilen, eguneko jatorduaren bila. Zoko ilunetatik mugitzen zen, kalean agertzen ziren pertsona gutxiak izutu ez zitezen.
Isiltasuna zen bere gakoa, iluntasunean inor ohartu gabe mugitu eta, bere harrapakina ustekabean ehizatzea. Auto, farola eta antzekoekin ordea, gero eta zailago gertatzen zitzaion gauez oharkabean mugitzea. Gau hartan ere, eguna argitzeko ordubete eskas falta zela baraurik jarraitzen […]

Continue reading

Idazlea

Idazlea desesperatuta zegoen.
Atzera aurrera zebilen, etsita, haserre, bere jardunean blokeatuta… desesperatuta.
Aste horretan bertan entregatu behar zuen ipuina argitaletxean. Guztiak zituen zain: editorea, ilustratzailea, irakurleak… baina, berari ez zitzaion ezer bururatzen.
Bere azken bizipenak ekarri zituen gogora. Lagunek kontatutako anekdota zaharrekin saiatu zen. Egunkari guztiak errepasatzen zituen albiste xelebreen bila baina, alperrik. Ez zitzaion ipuinik bururatzen.
Etsitako idazleen […]

Continue reading

Onddoa

Zuhaitz ondora iristean begiak zabal-zabal jarri zituen Arrasategi jaunak.
—Begira! —oihukatu zuen onddoz jositako ingurua seinalatuz—. Dena onddoz gainezka dago! Otarrak beteko ditugu hemen!
Ziztu bizian hasi ziren aita eta alaba otarrak betetzen. Amaitu zutenean, onddo txiki bat baino ez zen gelditzen zuhaitz azpian.
—Txiki hori hemen utziko dugu —azaldu zuen Arrasategi aitak zeremoniatsu—. Hazten utziko dugu, bueltatzen […]

Continue reading

Doministikua

Bufanda jantzi duenean egin du lehen aldiz doministiku.
Lankideek ikaratuta begiratu diote eta, nagusiak, bulegotik oihu bizian etxera joateko agindu dio. A gripea harrapatu duela pentsatuta kalera atera da beldurtuta, etxera azkar joan eta oheratu asmoz.
Jendez beteta dagoen autobusera igo da baina, bide erdian doministiku egin duenean gainerako bidaiariak izutu dira. “Gripea dauka” oihukatu du norbaitek […]

Continue reading