Archive > azaroa 2009

Gutuna

Begiek txiribitak egiten zizkioten katalogoak ikustean: Ben10, Bakugan, Gormiti, Spiderman… bere gogoko pertsonaia guztien jostailuak zeuden han!
Aita irribarretsu zegoen, bere ondoan:
—Gogoko dituzunak aukeratu eta gutuna prestatu Olentzerorentzat —proposatu zion semeari, haren emozioaz gozatuz.
Azkar ekin zion haurrak lanari eta katalogoekin batera zetorren gutun-orria berehala bete zuen hain maiteak zituen pertsonaien izenez. Amaitzean aitari eraman zion pozik.
—Listo […]

Continue reading

Izarren artzaina

Datorren asteartean, abenduaren 1ean aurkeztuko dugu “Izarren artzaina”.  Istorioa osatu eta edertzen duten ilustrazioak Maite Gurrutxagak egin ditu.
Hamabi urtetik aurrerako gaztetxoei zuzendutako istorioa da “Izarren artzaina”, ikutu fantastikoa du baina ez nuke fantasiazkoa denik esango. Irakurleek esango dute. Horra sinopsia:
Izarren bizimodua aldatu du gerrak. Bere amarekin bizi den gizona, Jota, petraldu da gerraren ondorioz fabrikatik […]

Continue reading

Itzali eta piztu

Informatikaria aspaldi jabetu zen arazo guztien aurrean konponbide bakarra zegoela: itzali eta piztu.
Ordenagailua motel zebilela: itzali eta piztu.
Internet ez zebilela: itzali eta piztu.
Inprimatzeko arazoak: itzali eta piztu.
Paretori kasu eginez azkar konpontzen zituen eguneko arazoen ehuneko handiena. Baita informatikoak ez ziren arazoak ere:
Autoak zarata arraro bat egiten zuela: itzali eta piztu.
Telebista gaizki ikusten zela: itzali eta […]

Continue reading

Euria maite zuen gizona II

Euria maite zuen gizona pozik zegoen.
Udazkena iritsi zenetik euria ari zen gogotik egiten. Kaleak bustita zeuden, giroa grisa zen eta bihotza zoriontsu sentitzen zuen.
Euria maite zuen gizona gozatzen ari zen.
Eguna joan, eguna etorri, leihotik begiratuta euria baino ez zuen ikusten eta, berak, orduak ematen zituen kristalaren atzean, euri-tanta lodien dantzaz gozatuz. Irratia pizten zuen orduro, […]

Continue reading

Zientzialaria

Zientzialariak ez zuen ezertarako astirik: ez bizitzeko, ez ikertzeko. Lanak itotzen zuen.
Zientzialari onen moduan arazo logiko bati konponbide logiko bat bilatzen saiatzea erabaki zuen. Bere denbora faltak bazuen arrazoibide bat eta, ondorioz, izango zuen irtenbidea ere. Lanean aritu zen giza-klonazioa errealitate bihurtu zuen arte.
Hori izan zen konponbidea eta, horri esker bideratu zituen urtetan pilatutako zeregin […]

Continue reading