Haurrak ez zekien zer sinetsi.
Nork ekartzen zituen opariak: Olentzerok, ala gurasoek?
Zalantzak gainetik kentzeko gogoz, gabon gau hartan misterioa argitzea erabaki zuen. Ohean esna egongo zen, opariak nork jartzen zituen jakin arte.
Gau hartan, ohera sartu eta ahalegin berezia egin zuen esna mantentzen. Ohearen gozotasunean logurari aurre egin zion bere indar guztiekin, opariak jartzen zituen haren nortasuna […]
Archive > abendua 2009
Olentzero
Gola
Golarekin batera hasi dira oihuak gure auzoan.
Salto batean jaiki naiz sofatik eta, auzo-lagun guztiekin batera atera naiz leihora oihu egitera.
—Goooooooooool!!!! —oihukatu dugu guztiok aldi berean.
Pareko etxean bizi den gizona ikusi dut balkoian saltoka, pozik. Bere taldearen kolorez hornitutako kamiseta darama soinean eta, txanpan botila zabaldu du oihu artean.
—Goooooooooool!!!! —oihukatu dugu berriz etxe batetik bestera elkarri […]
Durango (Idazlea II)
Idazlea Durangoko azokara joan zen, pozik.
Argitaletxekoek esan zioten beraien standean egoteko, liburuak sinatzen. Pozik joan zen Durangora, inoiz baino idazleago sentituz sinatze-saioa zela eta.
Standaren atzean jarrita, berak idatzitako liburuez inguratuta korridoretan zebilen jendeari begiratzen zion, autografoa noiz eskatuko zioten zain. Pasilloaren bestaldean zeuden standetan ere beste idazle batzuk ikusten zituen. Idazle famatuak eta hain famatu […]
Zozketa: Izarren artzaina
Durangon izan naiz gaur Txalapartako lagunekin arratsalde pasa ederra egiten. Eta bidaia aprobetxatuz, “Izarren artzaina”-ren hainbat ale ekarri ditut etxera.
Zuekin nahi dut une hau ospatu eta, beraz, bi ale zozketatuko ditut nahi duzuenon artean. Zozketan parte hartzeko nahikoa duzue hemen erantzun bat uztea.
Ostiralean egingo dut zozketa. Zorte on!
