Archive > urtarrila 2010

Herio

Herio nazkatuta dago.
Bizitzeko ezer ez duten haien gorpu hotzak biltzeaz nazkatuta.
Askotan entzun ditu teologo eta filosofoak berari buruz hitz egiten eta, umorez hartu izan ohi ditu haien hitzak: Herio demokratikoa omen da. Heriok ez omen du bereizten arraza edo kolorerik. Heriok berdin hartzen omen ditu pobre eta aberatsak.
Eta hala da, pentsatu du heriok. Berak ez […]

Continue reading

Ebakuntza

San Sebastian bezperan egin zioten ebakuntza.
Arratsaldean.
Ebakuntza-gelara sartu orduko, giro berezia sumatu zuen gelan. Erizainak pozik zeuden, gaueko parrandarako planak egiten. Zirujaua txoko batean zegoen, ebakuntzako tresnak errepasatzen.
—Ebakuntza txikia da —esan zin zirujauak ohean etzan zutenean—. Ohartzen zarenerako amaituko dugu, lasai.
Baina bera ez zegoen lasai. San Sebastian bezpera zen eta Donostiako ospitale batean egin behar zioten […]

Continue reading

Elur-panpina

Leihotik inguru guztia zuri ikusi zuenean, elur-panpina egitera jaistea erabaki zuen.
Alaba txikiaren betiko ilusioa izan zen etxe aurreko lorategian elur-panpina egitea. Behar ziren traste guztiak hartuta jaitsi zen bera, elurra urtu aurretik lorategian panpina egin asmoz.
Panpina handia egitea erabaki zuen, elur nahikoa zegoela aprobetxatuz.
Lehen elur-bola lorategia aldez alde zeharkatuz bildu zuen, ia gerriraino iristen zitzaion […]

Continue reading

Asmoak

Urtea amaitzearekin batera urte berrirako asmo onen zerrenda prestatu zuen.
Hasteko erretzeari utziko zion.
Ez zuen parrandarik egingo.
Edateari utziko zion.
Lan bila hasiko zen.
Zakartasunak utzi eta ingurukoekin atsegina izango zen. Etxekoekin bereziki.
Kirola egiten hasiko zen.
Liburu bat irakurriko zuen.
Zerbait ikasten hasiko zen, hizkuntzaren bat beharbada.
Botila erdi hutsik ikusi beharrean, bete-xamar ikusiko zuen.
Finean, orain zen alproja zekena izateari utzi eta, […]

Continue reading