Ebakuntza

San Sebastian bezperan egin zioten ebakuntza.
Arratsaldean.
Ebakuntza-gelara sartu orduko, giro berezia sumatu zuen gelan. Erizainak pozik zeuden, gaueko parrandarako planak egiten. Zirujaua txoko batean zegoen, ebakuntzako tresnak errepasatzen.
—Ebakuntza txikia da —esan zin zirujauak ohean etzan zutenean—. Ohartzen zarenerako amaituko dugu, lasai.
Baina bera ez zegoen lasai. San Sebastian bezpera zen eta Donostiako ospitale batean egin behar zioten ebakuntza.
—Donostiarra al zara? —galdetu zion zirujauari.
—Bai —erantzun zion honek, anestesia prestatzen zuen bitartean.
—Ba gogoratu danborrada ez dela gauerdia arte hasten —esan zion kamillatik urduri—. Ez entseatu nirekin!
—Ez motel!—erantzun zion zirujauak erizainei konplizitate barre bat luzatuz—. Gure lana serio hartzen dugu. Orain hartu arnasa lasai eta lokartuko zaitugu.
Anestesiaren eragina igartzen hasi zen pixkanaka. Begiak erortzen hasi zitzaizkion, zirujaua lanean hasteko prestatzen zen bitartean. Erabat lokartu aurretik azken begirada bat eman eta erizaina ikusi zuen zirujauari lan-tresnak pasatzen:
Botila bat txanpan eta bi baso.

Trackback URL

Ez dago iruzkinik hemen: "Ebakuntza"

Aupa! Utzi zure iruzkina:

BAIMENDUTAKO XHTML ETIKETAK:

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Iruzkinetara harpidetu