Begiradak

“Barkatu” esaten dio aurpegira begiratu gabe.
“Barkatu”, errepikatzen du Ainhoa makurtuta dagoen tokirantz eskua luzatuz.
Ainhoak ez dio begiratzen. Eskua ikus dezake, baina ez da begirada itzultzera ausartzen.
Burua gehiago makurtzen du.
Berak laztan bat egiten dio ilean. Motots bat hartu eta fereka arin bat egiten dio. Baina Ainhoak ez dio begiratzen.
“Barkatu” errepikatzen du, eta Ainhoaren kokotsa hartuz poliki bultzatzen du goraka, neskaren aurpegia berari begira gelditu arte.
Ainhoak ez du ezer esaten.
Ez dio begirada luzatzen. Aurpegia eskuez estaltzen du.
“Ez didazu barkatuko?”, galdetzen du etsipen ahotsa erabiliz. “Badakizu ez nuela horrelakorik nahi”.
Ainhoak eskuak aurpegitik kendu eta begi ubelduen atzetik begiratzen dio.
Ez dago maitasunik haren begiradan. Ez dago barkamenik Ainhoaren begiradan.
Eta horrek sutu egiten du.
“Puta zaharra!” botatzen dio haserre. “Ikusten? Zurea da errua, zuk zirikatzen nauzu!”
Azken begirada ilun baten ondoren hasi zaio berriz kolpeka.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Trackback URL

Ez dago iruzkinik hemen: "Begiradak"

Aupa! Utzi zure iruzkina:

BAIMENDUTAKO XHTML ETIKETAK:

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Iruzkinetara harpidetu