Archive > martxoa 2010

Bekatua

—Kondoia bekatua da! —oihukatu zuen gizon santuak.
—Baina jauna —erantzun zion besteak—, kontuan izan gaitzak harrapatzeko dagoen arriskua.
—Gaitzak! —oihukatu zion gizon santuak haserre—. Gizakion gaitzik larrienak gure bekatuak dira! Eta kondoia heriozko bekatua da, ez ahaztu!
—Badakit jauna —saiatu zen bestea egoera konpontzen gero eta urduriago—, baina HIES eta antzekoak ez dira edonolako gaitzak eta…
—Bekataria! —sutu zen […]

Continue reading

Demokrata (Dortoka eta eskorpioia II)

Antonio eskorpioia inguru hartako demokratetan demokratena zen. Norbaitek nahigabe berekin topo egiten bazuen, edo hitz txarren bat esaten bazion, azkar jasotzen zuen erantzuna:
—Antidemokratikoa zara! —oihukatzen zuen Antoniok.
Bizitoki zuen aintziraren bizilagun guztiekin aritzen zen berdin. Bidean topatzen zuen edonori aurpegiratzen zion ibilbide demokratikoaren falta, inolako salbuespenik gabe.
—Ez zarete demokratikoak —oihukatzen zien txoriei—. Zuek hegan joan […]

Continue reading

Zikloia

Haize bolada bortitzek ez zioten Aneri lo hartzen uzten. Zuhaitzetako adarrek astintzean ateratzen zuten zarata, kalean hegan zebiltzan kaxa eta trasteek ateratako hotsak eta, bere gelako pertsianaren astinduek ikaratu egiten zuten.
—Lasai egon —azaldu zion aitak ohean eserita—. Zikloi txiki bat baino ez da eta laster amaituko da.
—Zer da zikloia aita? —galdetu zion Anek oraindik lasaitu […]

Continue reading