—Kondoia bekatua da! —oihukatu zuen gizon santuak.
—Baina jauna —erantzun zion besteak—, kontuan izan gaitzak harrapatzeko dagoen arriskua.
—Gaitzak! —oihukatu zion gizon santuak haserre—. Gizakion gaitzik larrienak gure bekatuak dira! Eta kondoia heriozko bekatua da, ez ahaztu!
—Badakit jauna —saiatu zen bestea egoera konpontzen gero eta urduriago—, baina HIES eta antzekoak ez dira edonolako gaitzak eta…
—Bekataria! —sutu zen gizon santua—. Erruki zaitez oraintxe bertan esan duzunaz! Jar zaitez belauniko! Makurtu!
—Baina jauna —ahalegindu zen bestea oraindik gizon santuaren aurrean lau hanketan jarrita.
—Ez jarri aitzakiarik —moztu zion gizon santuak sotanaren gonak altxatuz—. Gogoan izan, gainera, latexari alergia diodala.

2010/03/18 - 20:29 Permalink
Ja, ja! Oso ona!
2010/04/10 - 0:18 Permalink
Aldeko olatuan, demagogia arrisku.
2010/04/30 - 10:40 Permalink
En el más puro estilo “El Jueves”. Imaginatzen dut azalerako ilustrazioa… Ona!!!