Archive > apirila 2010

Katua

Katu baten bila ibili naiz, baina ez dut aurkitu.
Ez naiz animalia-denda batera joan, nire moduko katua nahi dudalako: katu librea, kalera ohitua dagoena, hezigaitza. Horrelakorik ez da dendatan aurkitzen, kalean baizik.
Alde zaharreko kaletan barrena aritu naiz katu bila, jakina baita herri guztietako alde zaharrak direla katuen gordeleku gogokoenak, baina, hango katuak ohituegiak daude kaleko bizimodura, […]

Continue reading

Argia

Pasilloaren amaierako gelan argia piztuta zegoen.
Gelako atea ez zegoen erabat itxita, zirrikitu bat ageri zen zabalik eta, handik, gelako argi leunak ihes egiten zuen korridorearen iluntasunean galduz.
Gelako argia piztuta zegoen.
Eta berak ez zuen piztu.
Korridorearen hasieran zegoen, pauso gutxi batzuetara sumatzen zen argi zirrikitu hari begira. Etxean bakarrik zegoen eta, berak, ez zuen gelako argia piztu. […]

Continue reading

Urteurrena (Erronka II)

Irribarretsu piztu dut tartaren kandela bakarra.
—Zer diozu orain? —galdetu diot nire buruari harro—. Erronkari urtebetez eutsi diot!
—Ja! —izan da erantzun zekena—. Ez da denbora kontua, kalitate kontua baizik!
Pospoloa oraindik eskutan dudala nire buruarekin haserretu naiz berriz ere. Posible al da urteurrena ere bakean ezin ospatua?
—Ba kalitatea ez bada, kantitatea behintzat badago —azaldu diot nire buruari—. […]

Continue reading

Bakea

Gizona dendan sartu denean irratia piztuta dutela ohartu da.
Betiko ahotsa iritsi zaio bozgorailutik, betiko politikiariaren lelo usatua: “Bakea ez da negoziatzen. Ezin zaio preziorik jarri bakeari”.
Gizonak barre egin du ahopeka.
—Zergatik egiten duzu barre? —galdetu dio dendariak.
—Bakeak baduelako prezioa —erantzun dio gizonak—, eta ez da garestia. Emaidazu Gusanitos pakete bat.
Gizonak mostradore gainean hogeita hamar xentimo utzita […]

Continue reading