Bakea

Gizona dendan sartu denean irratia piztuta dutela ohartu da.
Betiko ahotsa iritsi zaio bozgorailutik, betiko politikiariaren lelo usatua: “Bakea ez da negoziatzen. Ezin zaio preziorik jarri bakeari”.
Gizonak barre egin du ahopeka.
—Zergatik egiten duzu barre? —galdetu dio dendariak.
—Bakeak baduelako prezioa —erantzun dio gizonak—, eta ez da garestia. Emaidazu Gusanitos pakete bat.
Gizonak mostradore gainean hogeita hamar xentimo utzita Gusanitos paketea luzatu dio ondoan negarrez duen haurrari.
Berehala isildu da.

Trackback URL

2 iruzkin hemen: "Bakea"

  1. zei-zen
    2010/04/10 - 0:14 Permalink

    Umeak bai negoziatzaile onak!

  2. Eneritz
    2010/05/04 - 21:59 Permalink

    Ona… gaur bertan aurkitu dut blog hau eta pozten naiz. Asko erakartzen naute ipuin laburrak. Neroni ere poema-antzekoak idazten hasten naizenean oso lau eta narratiboak ateratzen zaizkit eta batzuetan diotsot neure buruari ea ez diren ixtorio edo ipuin laburrak. Zorionak.

Aupa! Utzi zure iruzkina:

BAIMENDUTAKO XHTML ETIKETAK:

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Iruzkinetara harpidetu