Irribarretsu piztu dut tartaren kandela bakarra.
—Zer diozu orain? —galdetu diot nire buruari harro—. Erronkari urtebetez eutsi diot!
—Ja! —izan da erantzun zekena—. Ez da denbora kontua, kalitate kontua baizik!
Pospoloa oraindik eskutan dudala nire buruarekin haserretu naiz berriz ere. Posible al da urteurrena ere bakean ezin ospatua?
—Ba kalitatea ez bada, kantitatea behintzat badago —azaldu diot nire buruari—. Urtebetean 42 ipuin argitaratu ditut hemen. Zer diozu horri?
—Zer diodan? —erantzun dut—. Zenbaki horrek ez duela biribiltasunik.
Sututa erronka berria bota diot nire buruari bi aldiz pentsatu gabe:
—Baietz 100 egin!
Esan orduko nire burua barrez sumatu eta tranpan erori naizela ohartu naiz.
Eskizofrenia honek nirekin akabatuko du.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

2010/04/14 - 12:04 Permalink
Zain nago jada!!! ;-))