Archive > maiatza 2010

Hegazkina

Betidanik jakin zuen hegazkin batean hilko zela. Eta hegazkin batean hil zen.
Hegazkinak makina hiltzaileak baino ez ziren bere ustez. Ez zuen ulertzen milaka kilo pisatzen duen traste batek airean egotearen arrazoia. Ez zuen zentzurik.
Hegazkinera igo aurretik hasten zen bere kalbarioa. Urduri jartzen zen, egingo zuen eguraldiaren beldur etengabe zerura begira: euria egiten bazuen gaizki, lur-hartzea […]

Continue reading

Begi berdeak (Katua II)

Lagun batek eman zidan katua.
Katu emea.
Begi berdeak zituen. Liluragarriak.
Pozik eraman nuen nirekin etxera, eta lehen egunetan nire alaba izango balitz bezala zaindu nuen: jakirik gozoenak prestatzen nizkion. Eguneko esnea ekartzen nuen azokatik, freskoa edan zezan, eta asteburuetan kaletik goiz erretiratzen nintzen, etxean norbait zain nuenaren aitzakian. Egia zen, katua nire zain egoten baitzen.
Bizimodua erabat aldatu […]

Continue reading

Ipuina

Parkean nagoela ipuin txiki bat bururatu zait.
“Aste honetako mikroipuina listo!” poztu naiz berehala. Azkar ohartu naiz, ordea, etxera itzultzerako ahaztuta izango dudala, nire burua halakoa baita, eta lehenbailehen idaztea erabaki dut.
Beti izaten ditut pare bat boligrafo aldean, baina papera falta zait oraingoan. Haurraren poltsa arakatu dut, baina han ez dago ezer. Inguruko paretak miatu ditut, […]

Continue reading