Arrainak maite zituen.
Arrain tropikalak bereziki. Ehunka zituen etxean, gela guztietan sakabanatutako arrainontzietan gordeta, ur berotan igerian.
Lan egiten zuen talasoterapiaren antzeko ur berotan igerian.
Lan-ordutan bere arrainak izaten zituen gogoan, haiek talasoterapiako ur berotan libre zein gustura ibiliko ziren pentsatuz, handitasun hartan igeri eginez, ur-zurrusta, jacuzzi eta igerilekuko ur-lasterretan jolasean. Egunero uretan egon ohi ziren agureek baino […]
Archive > iraila 2010
Arrainak
Kanposantuko zaintzailea
Eguneko txanda ez dut gogoko.
Hilobiak txukundu eta belarra moztu behar izaten dut; bisitan etortzen direnei azalpenak eman, eta batez ere jendearen kuriositatea asetzen aritzen naiz:
—Zer moduzkoa da kanposantuko zaintzailearen lana? —galdetzen didate behin eta berriz jakin-minaren morboa aurpegian islatuta.
—Lana da —erantzuten diet nik. Zer bestela?
Askok uste dute lan itsusia dela, aspergarria, beldurgarria inguruagatik. Gaueko txandan […]
Plañidera
Plañidera hiletaz hileta ibiltzen zen.
Egunkarietako eta kaleko eskelak zaintzen zituen, herrian eta ingurutan hiltzen ziren guztien jarraipena eginez. Gertutik ala urrutitik ezagutzen zuen edonor hil orduko, bere arropa onenak jantzi eta beilatokira abiatzen zen, hainbat alditan antzeztutako funtzioa eskaintzera.
Horixe zuen gogokoen.
Beilatokian ezagun zituen eta ez zituen guztiei ematen zizkien doluminak negar-malko beroen artean.
—Zu familiakoa al […]
