Idazlea desesperatuta zegoen.
Berriz.
Orri zuriaren aurrean eserita zegoen, boligrafoa eskuan hartuta, zer idatzi ez zekiela.
Bere neuronek lan egiteari uko egin ziotela zirudien.
—Azken ahalegin bat —erregutu zuen gorantz begira, neuronek bere begirada tristea jarraituko balute bezala.
Baina neuronek ez zioten jaramonik egiten.
Burmuinean sakabanatuta zeudela zirudien, batak bestearen berri izan gabe, harremanik gabe, ideiarik sortuko zuen kontakturik egin gabe.
Idazlea […]
Category > Ipuinak
Neuronak (Idazlea III)
Excuse me
Londresera iritsi orduko ingelesezko lehen ikasgaia eman zion aitak:
—Ingelesak oso edukazio onekoak dira —azaldu zion sei urteko semeari—. Beraz, zuk beti “Excuse me” esan jende guztiari.
Aitaren harridurarako berehala egin zion kasu semeak. Aireportuan trolleya bultzaka zebilela “Excuse me” esaten zien parean jartzen zitzaizkion guztiei. Hotelera iritsita ere halaxe esan zien igogailuaren zain aurrean zituztenei, eta […]
Gaixoa
Gizona ikustean ikaratu egin naiz.
Poliki irten da autotik, mina hartzeko beldurrez bezala. Argala dago, ezin argalago. Disimuluz begiratzen ahalegindu naiz, nabarmen ez aritzeko, baina ezin diot bista gainetik kendu.
Aurpegia bi begi handik betetzen diote, beste ezer ez. Azala masailean itsatsita bezala dauka, azala eta hezurraren artean inolako haragi edo giharrik ez balego bezala. Kamiseta tiranteduna […]
Alburruna
Sanferminetako txupinazoarekin batera jaio zen alburruna.
Txanpan eta kalimotxo tragoen artean jaio zen, pozik, festa-giroan bizi-bizi!
Alburrunaren jabeak, berehala igarri zuen hark eragindako azkura, baina ez zion garrantzirik eman. “Joango duk!” pentsatu zuen, eta jai-giroan jarraitu zuen gustura.
Bazkalosteko kuba-ronek bizi-poza eman zioten alburrunari, eta zezen-plazako meriendan irentsitako txorizo eta tripakiek gorpuztu zuten. Goizean jaiotako bolatxoa, pin-pon pilota […]
Ogitarteko suizida
Ogitartekoa triste zegoen.
Mespretxatua sentitzen zen, arbuiatua. Ez zen gustagarria, ez zen gozoa… ez zuten nahi.
Arratsaldean prestatu zuten. Ogi egin berria zabaldu eta tartean urdaiazpiko-egosi freskoa sartu zioten. Gustagarria edozein haurrentzat, edo, hala uste zuen berak behintzat.
Amak haurrari eskaini zionean muzin bat egin zuen honek berehala.
—Jo, ama! Gaur ere urdaiazpikoa! Ez det nahi! —eta ogitartekoa ukitu […]
Kafesnea
Leioako kafetegian kafesne bat eskatu dut.
—No te entiendo —erantzun dit zerbitzariak lehor.
Pazientziarekin hartu eta poliki ahoskatzen saiatu naiz.
—Ka-fes-ne bat —esan diot ahoa asko zabalduz.
—¡Que no te entiendo! —errepikatu dit berak kopeta are gehiago ilunduz.
Haserre, amore ez ematea erabaki dut. Hizkuntza unibertsalaren laguntzaz, behatz bat jarri diot begien parean eta hitz magikoa errepikatu dut:
—Kafesne.
—¡Te he dicho […]
Malkoak (Katua eta IV)
Begi berdeak malkoz bete zaizkio berriz.
“Katuek ez dute negar egiten” esan dio bere buruari.
Baina berriz malkotu zaizkio begiak.
Katua zoriontsua izan da. Orain arte.
Nagusiaren laztanak jaso ditu etengabe. Jakirik gozoenak dastatu ditu. Ohe berean egin dute lo. Zoriontasuna ezagutu du katuak bere bizitza labur horretan. Baina amaitu da.
Banatu direnean amaitu da.
Banaketa pixkanaka joan da gertatzen, oharkabean, […]
Argazkia
Emakumeak elkarren ondoan jarri dira, pozik kamerari begira.
Gizonak dauka kamera eskutan, eta argazkia ateratzeko aurpegi parera jaso du. Aurrean dituen lau emakumeak argazki eder batean nahi ditu jaso, oroigarri polita izango delakoan.
Kamera tinko eutsi du, ongi fokatuz, emakumeak eta haien atzean ageri den Eiffel dorrea primeran erretratatu nahian.
—Egin irribarre! —eskatu die emakumeei.
Baina emakumeek ez dute […]
Bizitzak (Katua III)
—Ezin nuen bere begirada gehiago jasan —azaldu diot ertzainari—. Horregatik hil dut.
Polizia-etxeko gela txiki batean nago, bi ertzainen aurrean eserita, eskuak loturik.
—Ez nuen hil nahi —errepikatu diet—. Maite nuen, benetan maite nuen. Baina ezin nuen horrela jarraitu.
—Askotan entzun dugu hori —erantzun didate hotz zigarroen kearen atzetik.
—Kalera irteten nintzen bakoitzean errudun sentitu arazten ninduen —ahalegindu naiz […]
Hegazkina
Betidanik jakin zuen hegazkin batean hilko zela. Eta hegazkin batean hil zen.
Hegazkinak makina hiltzaileak baino ez ziren bere ustez. Ez zuen ulertzen milaka kilo pisatzen duen traste batek airean egotearen arrazoia. Ez zuen zentzurik.
Hegazkinera igo aurretik hasten zen bere kalbarioa. Urduri jartzen zen, egingo zuen eguraldiaren beldur etengabe zerura begira: euria egiten bazuen gaizki, lur-hartzea […]

