Feed on
Posts
Comments

Zumaiako Eusebio Gurrutxaga enparantza ingururako, Zumaia Lantzen udal eragileak, lehiaketa antolatu zueneko proposamenetako bat, Donostiako Sestra bulegoak aurkeztu zuen; bertan Josu Agirrezabalaga Iparragirre Zumaiarra degularik arduradunetako bat.

Proposamenaren oinarriak ezartzeakoan, ezagunak ditugun kontzeptuak eskura jartzen ditu, enparantzaren egitura berria ulertarazteko. Batetik, itsasgintzan, zumaiak duen eta izan duen garrantzia adierazten da, untziolen lantegi modura, enparantzako estalki berria eraikitzeko, enparantzaren mutur batean. Beste era batetara, flish aren egitura, lurreko harriarekin adierazi nahi dute, traza diagonal eta lerrokadurekin. Baina gure ustetan garrantzia handiena duen kontua, pilotalekua, gaur egun dagoen eran uzten duela da. Enparantzari berezko elementuen mantentzearekin ados dagoela adierazten edo lehiaketaren baldintza ote zelako agian.

Aipatu nahi genuke, zumaiar batek osatzen duen bulego tekniko batetik, herrian bertan izan dezakeen ikuspegi tekniko eta artistikoa proposamena osatzeko momentuan.

sestra-eusebio-gurrutxaga01.JPG

Bigarren panel arekin, eraikin estaliari buruzko azalpenak agertzen zaizkigu. Kontutan hartzekoa, estalkiak duen neurria eta enparantzari sortzen dion, nolabaiteko itxitura erribera kaletik ikusita. Enparantza Narrondo ibaira irekitzen bada ere, erribera kalera itxi egiten dela dirudi. Eta zubi txikitik izugarrizko garrantzia hartzen du, gure ustetan gehiegi. Gaur egun, fielatoak, beheko plazan dagoen lorategiaren egiturarekin duen lotura galdu egiten da eta proposamen berrian galduta geratzen da; egitura hirukia, aparkalekuko sarreraekin bideratzen da, duen egitura irukira egokituaz. Bertan, lehiaketaren oinarria den, hiru solairuko aparkalekua ikus daiteke. Kontutan hartzekoa, odieta pilotaleku azpitik pasatzen denean, Odietaren horma desagertzen dela, lurrazpiko egituran. Bertan, horma, zabalera handiko langa bihurtzen delarik, aparkalekuko egiturara egokitzeko.

sestra-eusebio-gurrutxaga02.JPG

Hirugarren panelean, hiritartze egitasmoan proposatzen diren elementuen deskribapena azaltzen da, bertan landaretza, eserleku eta altzairuen itxura eta egitura adierazten da. Bertan flish aren garrantzia ikus daiteke.

sestra-eusebio-gurrutxaga03.JPG

Orokorki, proposamen interesgarria, nahiz eta egitura estaliak, Gurrutxaga enparantzaren betiko itxura asko aldatzen badu ere. Gure ustetan, lehiaketako proposamena egin zenean jarritako baldintzen ardura da hori. Neurri horretako estalki baten beharra ezartzen denean, betidanik pilotaleku estaliak bete dituen jarduerak betetzeko alegia.

Beraz, lehiaketa antolatzerako, hirigintza proposamen oker batekin, konpontzeko konplexua den arzoari aurrera egiteko, emaitza konplexuetarako antolaturiko lehiaketa izan zela alegia. Erreflexio modura, imagina dezagun, lehiaketan, etxebizitzak, gaur egungo taxi geltokian proposatuko balira eta enparantza bukaeran pilotalekuaren inguruan estalki berria? Gaur egungo Odieta enparantzako auzoak asko irabaziko luke, argitasun eta bizitza kalitaterai dagokionez. Ikus daiteke, proposaturiko estalkiak hartzen duen bolumena, Odietako etxe berrien neurrikoa dela, baina, alde horretan, onartu daitekeen neurrikoa. Odietan SARTU diren etxeak aldiz, inguruko etxe txikiei itzala sortu besterik ez dute egiten, lurrazpiko apaarkalekua baldintzatzeaz gain.

Rafael del Pilar Zufia zumaiarrak, herriari eskainitako lan eder hau argitaratu zuen eta doain banatu 2003 urtean. Bertan Arbustaingo garabiaren marrazkiak berrikusi zituen, 2000 urtean eraitsi zuten urtean. Berriro eraiki nahi duenarentzat, xehetasun guztiak (kalkuloak barne) eta agiriak biltzen dituen bitartean, zumaiaren oroimena ez galtzeko ariketa interesgarria izan da. Gure artean, gero eta gehiago eskertzen den lan xume baina garrantzitsu honek, gaur egun badu jarraitzaile talde eratu berria den ZIIZ arekin (zumaiako ondare industriala gorde eta mantentzeko taldea). Liburuan, Rafaelek eskertzen die, Jon Gutierrez Irigoyen, Luis Fernandez de Arroiabe, Manuel Galarraga Barrenetxea, Jose Francisco Unanue Aranberri, Rafael Orofino Askunze, Imanol Azkue Ibarbia (euskara itzulpena) eta Roberto Gutierrez i (maketazioa eta diseinua), laguntza eta liburuaren edukiak lortzeko laguntza.  Zorionak Rafael eta mila esker!

arbustain-rafadelpilar01_pagina_3.jpg

arbustain-rafadelpilar01_pagina_1.jpg

arbustain-rafadelpilar01_pagina_2.jpg

“Ibaian Gora” izengoitiarekin aurkeztutako proposamena Zumaiako kirol Portua eta Txomin agirre moila elkartzeko Zubi Mugikorraren lehiaketaren atzean teknikari zumaiarrak zeudela jakiteak sorpresa puntua izan du guretzat. Baleiken irakurrita genuen Bernar Caporossi ingeniari Zumaiarraren ideia eta proposamenak, lehiaketa bideratu zuela. Bertara aurkeztu zela ere.

Berarekin batera, baina isilago zumaiar talde batek berea aurkeztu zuen. Mikel Manterola arkitektoa lantaldearen arduradunak jakinarazi digu ideiaren aurkezpena.

Lantaldea:

Jon Lopez de la Rubia

Miguel Angel Vita Garay

Mikel Manterola Etxabe (mikelme6@hotmail.com).ibaian-gora-1-mikelmanterola-copia.jpg

ibaian-gora-2-mikelmanterola-copia.jpg

ibaian-gora-3-mikelmanterola-copia.jpg

ibaian-gora-4-mikelmanterola-copia.jpg

Eritzia eskatu gabe emateko ohitura dugula oinarritzat hartuta bi ideia nagusi ikusi ditugu. 1- Zubiaren mugimenduan, Txomin agirre kaian, aldapa mugikorrak sortuko lituzkeen eragozpenak, bertan, ibiltariak babesteko sistemak jarri beharko liratekeela, eragozpen bat izan daitekela, kontutan izanda teknikari edo segurtasun arduradun beharra lekuan. 2- Arbustain go garabiri egiten dioten homenaldi xumea datorkigu burura, nahita edo nahigabea izanda, zumaiarrak direla eta oroimena mantentzen dela aldekoa du proposamenak.

Zorionak.

Older Posts »

Bad Behavior has blocked 16 access attempts in the last 7 days.