OXFORD, ALONDEGIA, UDAL LIBURUTEGI ETA ERAKUSTOKIA
ira 21st, 2009 by paolbidia13
DUELA HAMAR URTE
1999 ko apirilean Baleike aldizkarian artikulu batean azaltzen zen izenburua, “Kulturetxea Kunstaal edo galery”, bertan Oxford goitizenez ezagutzen den Alondegi ohia ren eraikinari buruzko iritzi idatzia argitaratu zen. Hamar urte geroago eta gora behera batzuen ondoren, alondegia, eskola profesionala, musika eskola, erriber kaleko erakustoki, hitzaldi eta ikastaro aretoa, ekitaldi politiko gunea, ikastola, udal biltegi … hainbat erabilera izan dituen eraikin hau berritzeko lanetan hasiko dira. Garai haietan (1999), herrian notizia bat zabaldu zen, udalak eraikina saldu eta etxebizitzak egiteko asmoa zuela… egia ala gezurra izan, eraikinaren balioa haunditu zuen bat batean, galtzeko beldurrak, herritar askorengan eraikinarekiko babesa gogortu behar zelaren ideia sortu bait zen. Hura ez zen edozien eraikin. Kokapena, aintzinako urtetan izan duen kultur erabilerak eraikin berezia bihurtu du .
Artikulu hartan, proposatzen zena, eraikin honetan, Foronda kulturetxeko erabilera guztiak ekartzea izango litzateke. Udal liburutegia alde zaharrera hurbildu, geheinentzat irisgarritasuna hobetzeko eta edozein ekitaldietarako erosoago bihurtzeko. Lehendabizi, erakustokiaren kokapena errespetatzea litzateke, gero liburutegi berria eta ikasteko eta irakurketarako gela berriak eraiki.
EGITARAUA
Hainbat bilera eta proposamenen ondoren Luciano Pagaegi arkitektoaren gidaritzapean , itxura eman zitzaion berrikuntza egitasmoari. Denak ados, inori gustatzen ez zitzaiola proposaturiko egitaraua, bileren antolaketa eta taldeen eskaerak behar bezela antolatu ez zirelako edo udalak eraikin berri honetan, denen gustoko eraikina egin nahi izan zelako…nork daki.
LEHIAKETA
Egitasmoa egin zen, lehiaketa baten bitartez. Egitasmoaren ezaugarrietan, zutabeak berritzen baziren ere, erakustokiari gaur egun dituen erdiko zutabeak, alde batetara bidaltzen zituen Luciano Pagaegi arkitektoak egindako proposamenean. Lehiakideek proposamen hau erabili zuten, oinarri. Arkitekto elkargoak lehiaketa legez kanpokoa zela esan zuen eta berriro antolatu behar izan zuten. Gaur egun, lehiaketa irabazi zuten arkitektoek ez dute lanen zuzendaritza eramango, lehiaketa berria, beste teknikari batzuek irabazi dutelako (…). Proposamena udalak argitaratu du, bere web gunean.
ERAKUSTOKIA ETA ZUTABEAK
Gaur egun, behe solairun proposamenean azaltzen den erakustokiak zutabeak gelaren alboetara izango ditu. Zumaiako arte taldeko kideek, zutabe hauek desagertzeko eskatu ondoren, egitasmoa eginda zegoela eta aldatzeko denborarik ez zegoelaren arrazoiarekin, eraikina bere berean geratuko zelaren susmoa geneukan.
ASTAKERIAK ESATEN HASITA
Madrilen Herzog eta de Meuron arkitekto talde Suitzarrak, Fundación La caixa k eskatuta, adreiluzko erikin bat berritu zuten. Eraikinaren balio historikoa ez da, beste mundukoa. Izan ere, elektrizitate enpresa baten gunea izanda, arkitektoek, adreiluzko hormatzarrak “lotu” eta zintzilikatu ondoren, oinarrizko hormaren 3 metro desagertzarzi dituzte, eta gainean beste hiru bat solairu gehitu dizkiote, eta beste bat lur azpian. Arkitektura eta ingeniaritza aldetik, lan ikusgarria lortu dute. Lanak, pena merezi ote zuen beste kontu bat da. Kontutan izanda arkitekturak gaur egun, marketing eta publizitate tresna modura harrakasta izan duela esan genezake, eraikinaren entzuna ikusita.
Baina zer zerikusi du guzti honek gure alondegi zaharrarekin?Pena ematen duela, halako arkitektura adibideak ikusita, zutabe xume batzuek proposamen berrian oztopo izatea; hau da, eraikin bat zintzilikatzeko gai baldin badira? ez da posible, zutaberik gabeko espazio bat lortzea? Noski posible dela, teknikoki gauza harrigarikik egin gabe gainera…baina aurrekontuak, prozesuaren jarripena eta teknikarien aholkularitzaren ondorioak onartu beharko ditugu, onerako edo txarrerako, azken finean emaitzaren ardura norbaitena bait da. Torreberriren berrikuntzaren emaitza ikusita (erabilerari dagokionez eta arkitekturari dagokionez) ausnarketa baten beharra dago, berrikuntzaren ardurari eta erabkien hartzeari dagokionez. Beraz emaitza hobeagoa izatea espero degu.
BUKATZEKO
Eraikinak, aspaldi eskatzen zitzaion garrantzia berreskuratzeko bidean jarri dute; lanak hastera doaz eta erabilera duina emango zaiolakoan gaude. Gauza denak bezela, hobekuntzak egon daitezke. baina orokorrean eta duela hamar urte genituen susmoak izanda, egoera askoz hobetodagoela esan genezake.
