OLIBONDOA, GOROSTIA ETA ARTIA REN ipuia
ira 25th, 2009 by paolbidia13
Ipuiaren itxura emango diot datorrenari; entzudako eta esandako kontuetaik lortutako gertakarien ziurtasuna falta duelako. Ipuin modura kontatuta xarma gehiago izango duelako agian.
ASPALDIKO KONTUAK
Gazte ginelarik, istituto garaian hasiko naiz. Ikastaro hiruilabete batean, gai bakar bat lantzen genuen, “kultur astea” deitzen zioten. Urte batean, landu beharreko gaia, ingurugiroa zen. Lan esparrua, Zumaia ingurua izanda, gure altxorrak arakatzen hasi ginen. Gure taldeari, San Migel ko artadia aztertzea tokatu eta han joan ginen, artiaz gain, gurbitza (madroño), pagoa, haritza eta gorostia ezagutzera. Lana bukatu eta Foru Aldundiak antolaturiko “kultur asteko” lanen sari etako bat ere lortu genuen. Donostiako antzoki zaharrean sari banaketan, garaiko zuamaiako zinegotzi bat ere azaldu zitzaigun…esnaz: Hurruna ea Foronda ko zuhaiztiaren lantxo bat egiten dezuen!. Gizon hark bereizi ez zuena zera zen, foronda ko zuhaiztiaren oinarria jauregiaren jabeek, etxe inguruan sortutako zuhaizti artifiziala zela eta San Migel ko artadia, bertako ekosistema zela. Kanatauriko artadia, alegia.
Ohorea eta bizitza luzea San Migel ko artadiari!
San Migel ko Artadia.
Ingurua eta natura errespetatzen eta maitatzen erakutsi ziguten istituko maixu haiek; gauzak horrela Gabon batzuetan, ikastolaz ikastola ibili ginen, gabon garaian gorostia errespetatzeko eskatuaz- ez mendietatik mozteko. Gure bertako gorostia harriskuan bait dago.
Urteak pasa ziren eta ikasketak jarraitzen genituen bitartean, hitzaldi batetan entzun genuen, lorezain paisaialari jakitun batek esandakoa. Munduko lorategia zer zen azldu zigun hark. Ekiladetik, mendebaldera eta iparraldetik hegoaldera, merkataritza, bidailari edo sarraskien ondorioz, moeta desberdinetako landare etorkinak bertakoekin nahasi eta “munduko lorategia” osatzen zutela. Globalizazio botanikoa! Landare etorkinak???
Bizitzaren gorabeherak askotan biribildu egiten dira.
HEGOALDEKO OLIBONDOA MARIANTONEKUA
Zumaiako marianton parkean omen zegoen, gure olibondo “olea europaea” zaharra. Ez dakigu nondik etorria. Etorkin itxura bait zuen hark. Kontua da, Zumaiako saihesbidearen lanak hasi zirenean, olibondo zaharra lurretik altxa eta polikiroldegiko itzalean jarri zuten, non jarri ez zekitelako agian…gertaera ikusirik, Olibondoaren lagunen batek, bere lehen lekua berreskuratzeko eskatu zuen, galduko zenaren beldurrarekin. Zuahitz etorkina izanda, pena pixkat emten hasi zen Olibondo gaixoa.
Kondairak dionez, andaluzian olibondoek olibak emateari uzten dionean, saldu egiten dituztela, lorontziak eta etxeko lorategiak edertzeko. Izatez gogorrak direnez, lur eta ur gutxirekin edozein ingurutan molda daitezkela dirudi. Etorkin peto petoa bera.
Olibondoa 2007 maiatzean
Olibondoa 2009 iraila
AITA MARIKO GOROSTIA GURASOEK ALDATUTAKUA
Zumaiako Aita mari auzoan, 29 garreneko lorategian, bertako bizilagun batzuek duela urte pila bat aldatutako gorostia bizi da “ilex aquifolium“. Hainbat aldiz saiatu ondoren, lortu zuten gorosti ederrak, aita mariko lurra maitatzea eta urteen joan etorriak, txiki txikia zen zuhaixka hura, zuhaitz eder bihurtu zuenean, errepide berri batek leku aldaketa behartu ko zionean, gorostiaren lagun taldeak ahotsa altxa zuen bere …gure… gorostiaren eskubideak aldarrikatzeko. Lekuak eta sustraiek badute bere balioa. Bertakoa, babestua eta heldua delako.
Trinitatea, Josu Waliñoren mikroipin-labean, azaltzen den bezela, Japoniar herrialdetik datorren esaera zaharraren usainak datozkigu gogora: - gizakia osoa izateko, semea izan behar du, liburu bat idatzi eta zuhaitza aldatu behar du. Bertakoek, gorostiaren sustraiak harriskuan ikustean, bizitzaren laurden batean jarritako itxaropena harriskuan ikustean, lekua, ingurugiroa eta abizenak aldarrikatu zituzten, gorostia bere lekuan gertu zedin, lortu zuten arte.
Aita Mari 29 ko gorostia
ARTIA, KANTAURIKUA
Kantauriar artadia. Gure guria. Zuhaitza, mediterraniarra izanik, kantauria itsas kostaldean aspalditik osatu du berezkoa izendatu den basoa. Hau etorkina den edo bertakoa den ez dakigu. Urteen igaroak, erromatarren gora berak ekarri ote duten edo txorien joan etorriek lorategi globalaren teoria baieztatzen ote duen, ez dakigu. Kontua da, artiak “quercus ilex”, gure gurea den haritzaren lehengusua izan daitekeela; ”quercus robur” edo “quercus petraea” rena alegia. Lehengusua bada…badu gure guria den zerbait: sustraiak.
Artia, 2009 iraila, atzean olibondoa.
BAINA HAU EZ AHAL ZEN IPUI BAT?
Kontua da, anbulategi berriaren inguruan ipuiaren hiru zuhaitzak elkartu direla.
Olibondoa, polikiroldegiko itzaletik, anbulategi aurreko eguzkialdera aldatu dute. Maiatzean. Beldurra ematen zuen, garaia negua izaten omen da eta. Udara ongi igaro du eta hostoak hasi zaizkio. Nabarmen. Lurra maite duela dirudi. Mariantoneko oliba maite zuenak gusto andiz ikusi dezake, oliba zaharraren hosto berria.
Aita mariko gorostiari, adarrak moztu zizkioten. Adituek, sustraiak indarberritzeko egokia zela zioten. Udara igaro du eta frutiua eman. Gorri gorria. Gorostiaren aita ordeak, pozik egoteko moduko albistea hau.
Bukatzeko San Migel ko artaditik ez badator ere, polikiroldegi eta anbulategi arteko lorategian, artia aldatu dute. Zumaiarrentzat, izana eta izena duen zuhaitza. Edozein lorategitan hazita badago ere, aspaldiko lehengusua izango balitz bezela hartu degu haren etorrera.
BUKATZEKO
Erakutsi didate, lorategiak esanahia badu, loratzen duen inguruari zentzua emango diola. Zuhaitzek, oriomena dutela zihur nago eta dakarten historiak, gure ingurua aberastuko duela. Hiru zuhaitz hauek badute bere historia, eta esanahia.
Ala bedi.




Oso polita eta interesgarria! Mila esker!