SAN JOSE KOMENTUKO GANBARA bisitatu genuenean, konturatu nintzen minimalismoaren esanahia hemen zegoela. Disenuari uko egitea, edo hobeago esanda, diseinu sinpleekin gela bat antolatzea. Ganbara izanda, arrazoi praktikoa duelakoan nago, baina gaur egun itxura honen bila hainbat denda eta etxebizitza dabiltza. Abangoardia “vintage” edo “outlet” ean dabilenean, ideia hemendik atera dutela esango nuke, mojaxarren ganbara dela jakingo ez banu.Ba dira leku batzuk, bisitariari bere afizioa suspertzen diotena. Besteak beste, gogoan dut, euskaldun sukaldari ezagun talde bat, japoneko sukaldari ospetsu baten jatetxera joan zirenekoa. Sukaldari japoniarrak, modatik hurrun, bere gauzak egiteko era sinplearekin, beste sukaldariengan izugarrizko ospea lortu du. Abangoardia bihurtu da. Geinua.Delako jatetxeak 10 pertsonentzako lekua bakarrik homen zuen eta dekorazioa, minimoa zuen. Sukaldea txikia izaki eta sukaldariaz gain bi laguntzaile bakarrik, bere emaztea eta pintxea. Harengana bazkaltzera joateko datarik ezin da aurkitu, oso gutxi ematen dituelako, eta joaten denak ezin du presaz joan, jaki bakoitzak bere errespetua eta zeremonia behar duelako. Handik txundituta atera ziren gure sukaldari ospetsuak. Ni benetako arkitekturaren bilatzaile kontsideratuta, ganbarara sartu nintzenean, halako zerbait sentitu nuen. Bertan jarria zegoenak ez zuela bertan egoteko beste arrazoirik, ganbaran egoten diren gailuak dauden bezela. Praktikoa, sinplea. Guk bizitzarako behar ditugun gauzak ganbaran uzten baditugu, zaborra biltzen arituko bagina bezela bete eta bete egingo genuke. Zertarako erosi genituen jakin gabe.Batek zioen bezela “jakituriak ez du lekurik behar”.
Zumaiako herriaren sortze eta eraldatzean, eraikinak altxa eta bota egiten dira urteak pasata, guzti honenemaitza gaur egun dugun hirigintza bistaurrean; ohitu egiten gara eta aldaketak maite baditugu, gogoan izan behar degu zergaitik eta zertarako aldatzen dugun gure paisaia. Zingira bat zenetik, gaur egungo kirolporturaino 700 urte inguru pasa dira.
Itsasoa eta ibaiak dute herri honen paisaian garrantzia eta honi errespetuaz, kanpora bidaltzen degu turismo irudia.
Kanpo irudia ausnartzean, altxor hainbat, ikusteke. Balioa eman behar zaien eraikin, txoko, iturri, arranplako arbustain grua... eta beste hainbat.