MOLLABERRIKO GARABIA
ira 2nd, 2010 by paolbidia13
Argazkia: Bertil Lageström 1986
Argazkia: Bertil Lageström 1982
![]() |
| De arquitectura-urbanismo |
![]() |
| De arquitectura-urbanismo |
Zumaiako mollaberria berezia da. Euskal herrian, Bilboko portu zaharra eta Zumaiakoa bakarrik omen ziren, hormigoizko taula eta zutabez eraikitako komertzio portu “berriak”. Beste guztiak, harriz eta lur betelanez eraikita omen zeuden, (kirol portu berrietako, egur taulak kontutan izan gabe).
Zumaiako “molla berriak”, garabi horia zuen. Zumaiako kaleko pintura lehiaketa batetan margoturiko koadroa aurki daiteke Zumaiako jatetxe ezagun batetan. Zahartu zenean, eraitsi egingo zuten. ZIIZ taldeak egiten duen lana kontutan izanda, balio handiko elementua litzateke, mollaberrian mantentzeko, bilboko Itsas museoan garabi batzuekin egin duten bezela.
gaur egun, hormigoizko taulan, garabiaren bi burdin bideen arrastoa ikus daiteke.
Mendaro marinela kaletik ikusitako bideo “historikoa”.





Garabiaren argazkiren bat bada, zuri-beltzean, Bertil Suekoak egindakoa.
Burdin bideari dagokionez, iruditzen zait Udalak gutxienez babestu egin beharko lukeela, iraunarazteko, ez gertatzeko gero, hemendik urte batzuetara, burdin horiek oztopotzat jotzea (”jendeak estropezu egiten du eta…”) eta behin betiko kentzea.
Gaur egun helduek besterik ez dute erabiltzen Mollaberria, gazteentzat askoz ere ezagunagoa da “Gernika parkea” bezala, eta ona litzateke izen hori bultzatzea. Aukeretako bat da berritzen ari diren zubiari izen hori jartzea, “Mollaberriko zubia”.
Gustora ikusiko genuke Bertil en argazkia. Blogean itxuroso gera daiteke eta. Ados nago burdin bidearen mantentzeri buruz. Nik garabia ere eraikiko nuke, jolastoki modura, egurrezkoa etab. Lezon bada, haur jokuetarako itsasontzi baten “kabina” parke batean jarri dutenekoa eta ideia oso polita iruditzen zait.
Saiatuko naiz bilatzen eta bidaltzen, Dani. Badakizu: ondo-ondo jaso eta gero ezin aurkitu…